Bekak

Unibertsitateko ikasleak ez direnentzako ikasketarako laguntza-bekak:

  • Haur Hezkuntza
  • Lehen Hezkuntza
  • DBH
  • Batxilergoa
  • Eskola-materialerako laguntzak
  • Jangelarako laguntza: Haur Hezkuntzako (2 eta 5 urte artean), Lehen Hezkuntzako DBHko ikasleei kontzeptu horrengatik sortutako gastuetan laguntzera bideratuta dago.
  • Irakaskuntza-kuotarako laguntza: 1 eta 2 urtekoen gelako eta Batxilergoko ikasleentzat bakarrik.
  • EHAAn argitaratuko da.
  • Iraileko bigarren hamabostaldian emango du Ikastetxeak horri buruzko informazio zehatzagoa (epeak, inprimakiak, baldintza ekonomikoak…).

Udan hizkuntza-ikastaroak atzerrian egiteko bekak

  • Uztailean eta abuztuan lau asteko ikastaroak
  • Frantsesa (Frantzian) – Ingelesa (Erresuma Batuan edo Irlandan).
  • Deitutako plaza bakoitzak kontzeptu hauek biltzen ditu: joan-etorri bidaia EAEko hiru hiriburuetatik egonaldiko herrialdera arte, bidaia-asegurua, matrikula eta joango diren hizkuntza-ikastaroko eskola-materiala, ostatua familietan, mantenua eta hiri-garraioa ikastaroa eskainiko duten zentroraino.
  • EHAAn argitaratuko da.
  • Argitaratzen den unean, Ikastetxeak informazio zehatzagoa (epeak, inprimakiak…) emango du.

San Jose Jesuitak Ikastetxeko hezkuntza-komunitatearen bekak

  • Oso egoera ekonomiko ahulean dauden familientzako laguntza.
  • APYMA-Ikastetxea funts bateratuaren (hezkuntza-komunitateko edozein kidek ekarpena egiteko aukera du) izena Elkartasun Funtsa da eta horren helburua eskolako ekarpena osorik edo partzialki ordaintzera bideratutako urteko laguntzak egokitzea da. Horietan, batez ere, familien benetako zailtasun ekonomikoko egoera hartzen da kontuan.
  • Iraileko bigarren astean emango zaie Ikastetxeko familia guztiei laguntza horiei, ezaugarriei, eskatzeko moduari, epeari eta aurkezteko tokiari eta atxiki beharreko dokumentazio guztiari buruzko informazio zehatza.

Ikasketarako laguntzak

DURANGOKO UDALA Laguntzen deialdia haurtzaindegiko eta 2 urteko ikasgelako gastuetarako. Salbuetsita daude garraioari eta jangelari dagozkien gastuak. Eskaera-egilearen errolda Durangon gutxienez urtebetez. Ebazpen honetan deitutako haurtzaindegiko bekek izaera osagarria dute Eusko Jaurlaritzak ematen dituen laguntzekiko.
EUSKO JAURLARITZA: HEZKUNTZA SAILA. Unibertsitateko ikasleak ez direnentzako ikasketarako laguntza-bekak: HAURTZAINDEGIA. HAUR HEZKUNTZA. LEHEN HEZKUNTZA. DBH. BATXILERGOA Eskola-materiala: Eskola-materiala erosteak biltzen dituen gastuetan laguntzera bideratuta dago.
Jangela: 2 urteko gelako, Haur Hezkuntzako (2. zikloa), Lehen Hezkuntzako eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako ikasleari kontzeptu horrengatik sortutako gastuetan laguntza ematera zuzenduta dago.
Kuota: Haur Hezkuntzako 0 eta 1 urte arteko (1. zikloa) ikasleek ordaindu beharreko kuota gutxitzera bideratuta dago.
Irakaskuntza: Irakaskuntzako kuotak biltzen dituen gastuetan laguntza ematera bideratuta dago. Laguntza hori 2 urteko gelako eskaera-egileei bakarrik emango zaie.
EHAAn argitaratuko da. Iraileko bigarren hamabostaldian emango du Ikastetxeak horri buruzko informazio zehatzagoa (epeak, inprimakiak, baldintza ekonomikoak…).
EUSKO JAURLARITZA:
HEZKUNTZA SAILA. Udan hizkuntza-ikastaroak atzerrian egiteko bekak
Lau asteko iraupena izango duten ikastaroak uztailean eta abuztuan. Frantsesa (Frantzian) – Ingelesa (Erresuma Batuan edo Irlandan). Deitutako plaza bakoitzak kontzeptu hauek biltzen ditu: joan-etorri bidaia EAEko hiru hiriburuetatik egonaldiko herrialdera arte, bidaia-asegurua, matrikula eta joango diren hizkuntza-ikastaroko eskola-materiala, ostatua familietan, mantenua eta hiri-garraioa ikastaroa eskainiko duten zentroraino. EHAAn argitaratuko da. Ikastetxeak informazio zehatzagoa (epeak, inprimakiak…) emango du.
SAN JOSE JESUITAK IKASTETXEKO HEZKUNTZA-KOMUNITATEA APYMA-Ikastetxea funts bateratuaren (hezkuntza-komunitateko edozein kidek ekarpena egiteko aukera du) izena ELKARTASUN FUNTSA da eta horren helburua eskolako ekarpena osorik edo partzialki ordaintzera bideratutako urteko laguntzak egokitzea da. Horietan, batez ere, familien benetako zailtasun ekonomikoko egoera hartzen da kontuan. Iraileko bigarren astean emango zaie Ikastetxeko familia guztiei laguntza horiei, ezaugarriei, eskatzeko moduari, epeari eta aurkezteko tokiari eta atxiki beharreko dokumentazio guztiari buruzko informazio zehatza.
×