Lehen Hezkuntza

Proiektu pedagogikoa

Lehen Hezkuntza: ikaslea ikaskuntza-prozesuaren protagonista

Lehen Hezkuntzako etapak jarraipena ematen dio Haur Hezkuntzan hasitako hezkuntza-proiektuari, pertsona bakoitzari arreta pertsonalizatua, jarraitua eta zuzena emanez.

Lehen Hezkuntzako proiektu pedagogikoa

Gure helburua da pertsonaren garapen integrala bultzatu eta indartuko duen hezkuntza eskaintzea, neska-mutilek gaurko gizartean beharrezkoak diren gaitasunak garatu ahal izan ditzaten.

Espazio zabal eta berrituak

Espazio zabal eta argitsuak dauzkagu; hormak bota, eta kristala jarri dugu, elkarlana eta interakzioa sustatzeko. Bestalde, taldeka lan egiteko eremuak ditugu, proiektuka lan egiteko guneak.

Proiektu pedagogikoa

Eredu hirueleduna

Eredu hirueledunean hezten dugu, euskaraz, gaztelaniaz eta ingelesez. Ingeleserako komunikazio-gaitasuna lantzen dugunez, gure indargunea da.

Proiektu pedagogikoa

Errefortzu-sarea

Gure ikastetxearen balio erantsi bat errefortzu-sarea da. Irakasle ugariz osatutako talde bat da, eta ikasgela guztietan esku hartzen dute, ikasleekin zuzenean eta eraginkortasunez lan egiteko. Era horretara, beharrak ase ditzakegu, eta arreta pertsonalizatuagoa eskaini.

Proiektu pedagogikoa

Teknologia

Teknologikoki konpetenteak izan daitezen, ikasle guztiek ordenagailuekin lan egiteko aukera dute lehenengo mailatik aurrera. Bosgarren mailara iristean, 1×1 proiektuaren baitan, ikasle bakoitzak bere ordenagailua du, eta horrek dakartzan onurak aprobetxatzen ditugu.

Proiektu pedagogikoa

Autoezagutza

Ikasleek garrantzi handia dute, baita haien zaintza eta autoezagutza ere. Egunero une bereziak eskaintzen ditugu hausnartzeko, barrua ezagutzeko, emozioak kudeatzeko, eskerrak emateko.

Proiektu pedagogikoa

Familiak

Familiek beti izaten dute parte hartzeko espazioa. Ateak irekita ditugu familien ekarpenak jasotzeko eta gure ikaskuntza-prozesuan txertatzeko. 

Ikastetxean argi dugu familiak hezkuntza-prozesuaren parte direla eta pertsona guztien arteko lankidetza beharrezkoa dela ikasleak protagonista izateko.

Proiektu pedagogikoa