DBH
Irakaskuntza-estiloa
Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako etapan darabilgun metodologia pedagogia ignaziotarrean oinarrituta dago; helburutzat du oinarrizko gaitasunak garatzea, eta garrantzia ematen dio ikasleei etorkizunean baliagarriak izango zaizkien balioak irakasteari.
Metodologia
Pedagogia ignaziotarrean oinarritua.
Ikuspegi orokorrarekin
Oinarrizko gaitasunak garatzea, esparru ugariren arteko lotura kontuan hartuta.
Etorkizuneko bizitzarako baliagarriak izango zaizkien balioen lanketari garrantzia ematea.
Komunikatzeko eta erlazionatzeko gaitasuna.
Ikuspegi konstruktiboa
Ikasleen osotasuna kontuan hartuta: arlo afektiboa, kognitiboa eta soziala.
Ikasleen eta irakasleen artean partekatutako lanari garrantzia emanez.
Berdinen arteko lankidetzari arreta eskainiz (IK-KI).
Ikasgela behar bezala antolatuta
Ikaskuntza autonomoaren, esanguratsuaren eta partekatuaren eraikuntza bultzatuz eta sustatuz. Ikasten ikasiz.
Taldekatze mota desberdinak erabilita.
Ikaskuntza esanguratsuan oinarritua.
Aniztasuna errespetatzen duena.
Ikasleen aniztasunari erantzunez, haien garapena errespetatuta eta era askotako erantzunak eskainita.
Ikasle bakoitzari bere gaitasun eta konpetentziak ahalik eta gehien garatzea ahalbidetuko dioten baliabideak erabilita.
Behar handienak dituzten ikasleei laguntza emanda.
Motibatzailea
Ikasgelako eragile guztien arteko lankidetza bultzatuta.
Ikasgelaz kanpoko esperientziak testuinguruan txertatuta. Errealitatearen simulazioa egiten saiatuta.
Ikasleen sormena eta ekimena bultzatuta. Jolasaren garrantzia baloratuta.
Ikaskideekin eta haiengandik ikasita.
Berritzailea
Gune ugariren erabilera bultzatuta eta sustatuta (eskolak, txokoak, sarrerak, korridoreak, liburutegia eta kanpoko eremuak).
Elkarlanean oinarrituta.
Ebaluazioa honako alderdi hauek kontuan hartuta egiten da:
Ebaluazio formatiboa eta pertsonalizatua erabiltzen da.
Autoebaluazioa, elkarren arteko ebaluazioa eta heteroebaluazioa bultzatzen dira.
Diziplina-edukiak zein konpetentziak ebaluatzen dira.
Amaierako emaitza zein prozesua ebaluatzen dira.
Ebaluazioa tutoreak zuzentzen du, baina klaustroarekin adostuta.
Eguneroko lana ebaluatzen da aurrez adostutako behaketa-parametroen arabera.
Ebaluazioaren azken helburua hobekuntza lortzea da.