Balioak

Balioak

Ikasle bakoitza, bere prozesuaren protagonista

0 urtetik 18 urtera bitarte hezten ditugu ikasleak, mundu hobea eraikitzen lagun dezaten: justuagoa, jasangarriagoa, solidarioagoa eta humanoagoa.

Pentsatu, sentitu eta hausnartu

Gure hezitzaileak ikasleak inspiratzen eta motibatzen saiatzen dira.

Horretarako, errealitatearekin konektatzen dituzte, eta inguruan duten mundua alda dezaketen proiektuetan lan egiten laguntzen diete. Besteentzako pertsonak izaten laguntzen diete.

Ezagutu Jesuitak Durango ikastetxeko balioak

Jesuitak Durango Ikastetxean hauek dira balio nagusiak, hauekin bat egiten dugu:

Oinarriak

Jesuitak Durango Ikastetxeko heziketaren helburu nagusia eta izateko arrazoia pertsona bakoitzaren hazkunde orokorra da, baita kristautasunaren balioekiko konpromisoa ere.

Hala, Jesusen Lagundiarentzat, heztea esperientzia pertsonal bat ahalbidetzea da, hots, ezagutzak transmititzeaz gain ekintzak dakartzaten jarrerak sortzea.

Balioak

Pastoraltza

Gure pastoraltzaren helburu nagusia da ikasle bakoitzari alderdi gizatiarra eta fedea garatzen lagunduko dion bizipen kristau sakona eskaintzea, bizitzaren zentzua bilatzeko eta barnekotasuna lantzeko prozesuan funtsezko hiru alderdi hauek landuta: espirituala, justizia arlokoa eta komunitate-mailakoa.

Arreta pertsonalizatuaren, laguntzaren eta espiritualtasun ignaziotarraren bidez, fede-esperientziak bizitzeko aukera eman nahi dugu.

Balioak

Barnekotasuna

Barnekotasun Proiektuaren bidez, bizitzari zentzua ematea eta aurkitzea eta sakontasunez bizitzea ahalbidetzen duen bide bat eskaini nahi dugu.

Gure xedea da ikasleek bat egitea norbere buruarekin, besteekin eta naturarekin, eta transzendentziari bide ematea. Hiru helburu orokor ditu: autoezagutza garatu eta pertsonaren alderdi guztiak bateratzea; besteekin eta naturarekin konektatzea, eta transzendentziari bide ematea. 

Helburu horiek hiru eduki-bloke hauen bidez garatzen dira: gorputzaren kontzientzia, lanketa emozionala eta transzendentziari begirako irekitasuna.

Balioak

Arrupe – Elkartea

P. Arrupe elkartea gazte kristauen elkarte bat da, ignaziotar espiritualtasuna duena, eta DBHko, Batxilergoko, Zikloetako eta Unibertsitateko neska-mutilek osatzen dute.

Helburu hauek ditu, besteak beste: 

  • Balio humanoetan eta kristau balioetan hazten laguntzea.
  • Gazteei pertsonalki laguntzea.
  • Haien fedea lantzeko erreferentziazko taldeak osatzea.
  • Elkarbizitzarako gaitasunak garatzea.
  • Elkartasuna ikastea.
Balioak