Batxilergoa

Proiektu pedagogikoa

Batxilergoko proiektu pedagogikoa

Durangoko San Jose Jesuitak Ikastetxeko Batxilergoko etapak gaitasunetan oinarritutako prestakuntzarekin eta ebaluazioarekin jarraitzen du. Horrela, ikasle bakoitzak modu aurreratuan garatzen ditu bere gaitasunak, helduarorako eta norberaren profilera ondoen egokitzen diren goi-mailako ikasketetarako trantsizioa ahalbidetzeko.

Horretarako, funtsezkoa da tutoretzetatik ematen den orientazio-zerbitzua. Tutoreen taldeak lau ardatzen inguruan egituratuta lan egiten du: garapen pertsonala, elkarbizitza, ikasteko teknikak eta orientazioa.

Gainera, Jesuitak Durango Ikastetxean metodologia berrien eta aurrerapen teknologikoen erabilera gure jesuita-tradizioaren ondarearekin uztartzen dugu. Hauek dira horren ezaugarriak: laguntza pertsonala eta esperimentazioan oinarritutako pedagogia.

Etorkizunerako gazteak: ekintzaileak, sortzaileak eta konprometituak

Gure hezkuntza-proiektuak helburutzat du ikasleen gaitasunak garatzea, egungo errealitatea aldatzeko, eta horretarako neska-mutilen garapen integrala sustatzen du.

Hala, alderdi guztietan giza gaitasunak garatzeko lan egiten dugu, sen kritikoz eta arduraz jokatzen duten pertsona aktiboak hezteko, gizartean aktiboki parte hartuko dutenak eta naturaren kontserbazioarekin nahiz garapen jasangarriarekin konprometituak. Pertsonen zerbitzura egongo direnak, eta ikuspegi ignaziotarrak ematen digun inspirazioa hedatuko dutenak.

Era berean, bi ikasturte hauetan, garrantzitsua da ikasleak gaitzea, Batxilergoarekin lotutako konpetentziak erdiets ditzaten, eta goi-mailako ikastetan sartzeko prestatzea.

Modu horretan, helduaroan izan ditzaketen erronketarako prestatzen ditugu ikasleak. Erronka horiei aurre egiteko ikasitakoa modu kontziente eta integratuan ezartzeko gai izatea lortu nahi dugu, eta, era berean, agertoki justuagoak sortzeko gai izatea. Hau da, herritartasun eraldatzailea zabaltzea (hezkidetza, elkarbizitza, aniztasuna, 2030 Agenda).

MATRIKULAZIOA BATXILERGOAN

Eskatu bisita pertsonalizatua.

Egin apustu zure seme-alaben etorkizunaren alde: presta itzazu goi-mailako ikasketak egiteko eta giza gaitasunen alderdi guztiak garatzeko.

Informazio gehiago jaso

BATXILERGOKO LIBURUXKA

Etorkizuneko pertsonak.

Sortzaileak, ekintzaileak, konprometituak.

Deskargatu