Batxilergoa

Aniztasunari arreta

Aniztasunari arreta Batxilergoan

Ikasle bakoitzaren desiretara eta beharretara egokitutako Batxilergoa. Magisak eta laguntza pertsonalak, jesuita-tradizioaren bi ezaugarri bereizgarrik, zentzu osoa lortzen dute San Jose Jesuitak Ikastetxean aniztasunari erantzuteko indarrean dagoen programan, Haur Hezkuntzatik hasi eta Batxilergora arte.

Batxilergoko etapan, ikasleen behar zehatzak eta etorkizunean goi-mailako ikasketa jakin batzuk egiteko interesak dira aniztasunari eman beharreko erantzunaren oinarriak.

Jesuitak Durango Ikastetxeko Batxilergoa moldatu egiten da ikasle bakoitzak egin beharreko bidera: prestakuntza-zikloak edo unibertsitate-gradua. Gainera, beharrezko gutxieneko notaren arabera, ikasgai zehatzak sendotzen dira, ikasle bakoitzari bere helburuak lortzen laguntzeko.

Gabezia edo zailtasun bereziak dituzten ikasleen kasuan, tutoreek edo irakasleek ematen dituzten errefortzuko orduak ezartzen dira, eta, gainera, ikasleen arteko laguntza-taldeak eta ikaskuntza kooperatiboa (Peer Teaching, IKKI) bultzatzen dira. 

Teknologia berriak sartu izanak lan pertsonalizatua eta ikaslearen jarraipena egiteko aukera handiak ekarri ditu. Ildo horretan, Moodle, Microsoft 365 eta Gmail plataformak tresna onak dira baliabide pedagogikoak ikasle-talde bakoitzaren beharretara egokitzeko, bai maila aurreratuan, baita etapako gutxienekoak erdiesteko ere.

Aniztasunari arreta

MATRIKULAZIOA BATXILERGOAN

Eskatu bisita pertsonalizatua.

Egin apustu zure seme-alaben etorkizunaren alde: presta itzazu goi-mailako ikasketak egiteko eta giza gaitasunen alderdi guztiak garatzeko.

Informazio gehiago jaso

BATXILERGOKO LIBURUXKA

Etorkizuneko pertsonak.

Sortzaileak, ekintzaileak, konprometituak.

Deskargatu

Lan egin Jesuitak Durangon

Nire curriculuma bidali