Lehen Hezkuntza

Aniztasunari arreta

Aniztasunari arreta

Jesuitak Durango Ikastetxean, printzipio eta balio hauetan oinarrituta hezten ditugu Lehen Hezkuntzako ikasle guztiak:

  • Autonomia, garapen pertsonal eta garapen sozialeko gaitasunak lantzen ditugu irakaskuntza-ikaskuntzako prozesuan.
  • Ezagutzak eta trebetasunak indartzen ditugu, egoera eta testuinguru desberdinetan erabiltzen jakiteko.

Aniztasunari erantzuteko, kontuan hartzen ditugu ikasle guztien beharrak, interesak, motibazioak eta gaitasunak.

Nola erantzuten diogu aniztasunari Lehen Hezkuntzan?

  • Metodologiak eguneratzen ditugu. Ikasle bakoitzak bere erritmoaren arabera eta neurrira garatzen ditu gaitasunak.
  • Teknologia berriak erabiltzen ditugu, ikasleen gaitasunak bultzatzeko eta sendotzeko.
  • Curriculumaren egokitzapenak egiten ditugu gure ikasleek aurreko ikasturteetatik gainditu gabe izan ditzaketen diziplinetan.
  • Hezkuntza-errefortzuak eskaintzen dizkiegu gelako erritmoari jarraitzeko zailtasunak eta/edo diagnostikatutako zailtasunak dituzten ikasleei, ezinbesteko gutxieneko helburuak lortzeko eta ibilbideari  ikaskideekin batera jarraitu ahal izateko.
  • Laguntza-gela eskaintzen dugu hezkuntza-behar bereziak dituzten ikasleentzat. Curriculuma egokitu egiten da laguntza-gelako arduradunekin batera (pedagogia terapeutikoa).

Batxilergoko boluntariotza eskaintzen dugu ikasteko ohituretan eta gaitasunetan behar bereziak dituzten ikasleentzat. Eskolaz kanpoko ordutegian egiten da, Ikastetxeko Boluntariotza Proiektuaren baitan.

Lan egin Jesuitak Durangon

Nire curriculuma bidali