Zerbitzuak

Kontziliazioa

Familien kontziliazioa

Jesuitak Durango Ikastetxean badakigu familia bakoitza berdingabea dela eta denen beharrak ez direla berdinak. Horregatik, gure ikastetxeak bete-beteko zerbitzua eskaintzen du lana eta familia bateratzeko.

Gure zerbitzuen artean daude ordutegi luzatua, ludotekak, jangela-zerbitzua, eskolaz kanpoko ekintzak, udalekuak, Aste Santuko tailerrak…

Ordutegia luzatzea

Haur Hezkuntzako 2. zikloan eta Lehen Hezkuntzan goizez ordutegia luzatzeko aukera dago, eskolak hasi aurretik lanera joan behar duten edo beste zeregin batzuk egin behar dituzten gurasoei konponbide bat emateko. 

Hala, haur horiek ikastetxean egon daitezke 07:30etik 09:00etara. Tarte horretan, zenbait eratako jarduerak egiten dituzte liburutegian, eta mahai-jolasez gozatzen dute bereziki.

2 urtekoen gelan, aukera hori ordutegi zabalagoarekin eskaintzen da: 07:30etik 09:00etara eta 16:20tik 18:45era.