Haur Hezkuntza 0-6

Aniztasunaren arreta Haur Hezkuntzan 0-6

Aniztasunari arreta Haur Hezkuntzan

Aniztasunari arreta Haurtzaindegian (0-2 urte)

Aniztasunari erantzuteak haur bakoitzaren motibazio, behar eta interesetara egokitutako erantzun bat ematea esan nahi du.

Bakoitzak bere ikaskuntza-prozesua eta -erritmoa ditu, baina guztiek lortu behar dituzte etaparako proposatutako helburuak.

Horretarako, gure haurtzaindegian ikasteko giro estimulatzailea eskaintzen dugu, ikasle ororen interesak eta ikaskuntza-estiloak sustatzen dituena.

Zenbait txoko ditugu, esperimentazioa, komunikazioa, garapen motorra, objektuen manipulazioa, jolasen bidezko adierazpen sinbolikoa eta abar indartzeko.

contacto-jesuitak-durango

Aniztasunari arreta Haur Hezkuntzan (3-6 urte)

Jesuitak Durango Ikastetxean, printzipio eta balio hauetan oinarrituta hezten ditugu Haur Hezkuntzako ikasle guztiak:

  • Hezkuntza-prozesuan garapen autonomorako, pertsonalerako eta sozialerako beharrezkoak diren gaitasunak lantzen ditugu.
  • Testuinguru eta egoera ugaritan erabili ahal izateko gaitasunak eta ezagutzak sustatzen ditugu.
  • Erantzun indibidualizatua ematen dugu, motibazio, behar eta interes desberdinei erantzuteko.

Nola erantzuten diogu aniztasunari Haur Hezkuntzan?

  • Ikasle bakoitzaren erritmoa errespetatzen dugu, ikaskuntzak eta gaitasunak eskuratzeko metodologiak eguneratuta.
  • Teknologia berriak erabiltzen ditugu, gaitasun indibidualak sendotzeko eta indartzeko. 3 urtetik aurrera, ikasgeletan ordenagailuak erabiltzen ditugu.
  • Ikasgeletan errefortzuak ezartzen ditugu.
  • Ikasle guztien jarraipen pertsonalizatua egiten dugu.
  • Behaketa egin eta garapen-eskalak aplikatzen ditugu, hezkuntza-behar bereziak detektatzeko.
  • Laguntza Gela daukagu, hezkuntza-behar bereziak dituzten ikasleek irakasle terapeutikoekin lan egin dezaten, curriculuma egokituta.

MATRIKULAZIOA HAUR HEZKUNTZAN 0-6

Eskatu bisita pertsonalizatua.

Jesuitak Durango ikastetxean hezkuntza indibidualizatuan sinesten dugu, eta pertsona berdingabeak hezi nahi ditugu. Ezagutu ikastetxea, instalazioak eta irakasleak.

Informazio gehiago jaso

HAUR HEZKUNTZA 0-6 LIBURUXKA

Etorkizunean hezi, hazi, bizi.

Liburuxka hau sortu dugu zuretzat eta zure familiarentzat, hobeto ezagut dezazuen Jesuitak Durango.

Deskargatu