Pastoraltza

Pastoraltza

Gure jarduera eta baliabideak

Jesuitak Durango Ikastetxean pertsonen zerbitzura jarritako hezkuntza kristau eta humanistaren garrantzian eta zentzuan sinesten dugu.

Gure helburuak

Gure helburu da ikasle bakoitzari alderdi gizatiarra eta fedea garatzen lagunduko dion bizipen kristau sakona eskaintzea, bizitzaren zentzua bilatzeko eta barnekotasuna lantzeko prozesuan alderdi espirituala, justizia arlokoa eta komunitate-mailakoa landuta:

  • Gure lanaren erdigunea eta muina ikasleak dira. Ebanjelizatzea testigantza ematea da; esperientzia pertsonal bat transmititzea, komunitarioa bihur dadin.
  • Ikasleen bidelagun gara alderdi gizatiarraren eta fedearen hazkunde-prozesuan; laguntza pertsonalizatua eta taldeko laguntza ematen dizkiegu,  espiritualtasun ignaziotarra oinarritzat hartuta.
  • Arreta berezia jartzen dugu errealitatearen eta Jesusen bizipen sakona lortzea ahalbidetzen duten elkartasun- eta boluntariotza-esperientzietan, balio humanoetan eta kristauetan hazten laguntzen dutelako. (Besteentzako gizon-emakumeak – P. Arrupe).
  • Fede-esperientziak eskaintzen ditugu, gure ikasleek beren bizitzaren zentzuari buruzko galderak plantea ditzaten.

Erlijio Jarduerak (EJ)

Pastoraltzak presentzia erreala eta etengabea du ikasgeletan Lehen Hezkuntzako eta DBHko Erlijio Jardueren (EJ) bidez.

EEspazio horretan, era askotako jarduerak lantzen ditugu ikasleekin (norbere burua ezagutzeko jarduerak, besteekin erlazionatzeko ekintzak, gizarteko arazoak ezagutzeko ekintzak, otoitzak, bidegabekeriei begirako jarrerak eta konpromisoak…), betiere adinera edo taldearen errealitatera egokituak.

Elkarbizitzako jarduerak

DBHtik Batxilergora bitarte zenbait topaketa antolatzen ditugu, elkarrekin bizitzeko, bakarka nahiz taldean hobeto elkar ezagutzeko eta zenbait gai lantzeko ikastetxeko eremutik kanpo.

Kanpainak

Elkartasunaren Astean eta Gabonetako Kanpainan lanean aritzen gara inguruko zenbait elkarterekin (Alboan, Ellacuría, Elikagaien Bankua, Rio de Oro), arropa/elikagaiak biltzen edo gizarte-gaietan sentsibilizatzen.

Kanpaina horien helburua da egoera bidegabeei begira hiritar gisa dugun erantzukizuna onartzea eta barneratzea, eta ulertzea guztiok egin dezakegula zerbait tokian tokiko nahiz munduko errealitatea eraldatzeko.

Ignaziotar Astea

Urtero ospatzen dugu Ignaziotar Astea ikasleekin, familiekin eta ikastetxeko langileekin. Helburu nagusitzat du Jesusen Lagundia eta jesuitak hobeto ezagutzea, sorreratik gaurdaino.

Ospakizunak

Komunitatean erlazionatzeko eta elkartzeko guneak dira, sentimenduak, ideiak eta bizipenak partekatzeko aukera ematen dutenak, baita fedea ospatzeko aukera ere.

Jarduera probintzialak

Probintziako beste ikastetxe jesuita batzuekin batera, jarduerak antolatzen ditugu DBHko 1. mailatik Batxilergoko 2. mailara arteko ikasleentzat.

Udako jarduerak

Udalekuak eta auzolandegiak LHko 4. mailatik Batxilergoko 2. mailara arteko ikasleentzat.

Arrupe Elkartea

P. Arrupe elkartea gazte kristauen elkarte bat da, ignaziotar espiritualtasuna duena, eta DBHko, Batxilergoko, Zikloetako eta Unibertsitateko neska-mutilek osatzen dute.

Jesuitak Durango Ikastetxean pertsonen zerbitzura jarritako hezkuntza kristau eta humanistaren garrantzian eta zentzuan sinesten dugu.

Lan egin Jesuitak Durangon

Nire curriculuma bidali