Zerbitzuak

Jai txokoa

Jai Txokoa

Jesuitak Durango Ikastetxean badakigu gure familiek ahalik eta zerbitzu aukera zabalena behar dutela. Horregatik sortu dugu Jai Txokoa.

Askotariko ospakizunak egiteko txokoa eskaintzen dugu gure ikastetxean. Urtebetetze egunak edo bestelako jaiak ospatu daitezke bertan.

Informazioa

NOIZ: Ostiralero izan daiteke, irailetik ekainera (16:45-18:45 bitartean)

NON: HHko eraikinean, 2. Solairuan

NORENTZAT: HH 3tik LH 6ra

-Gutxieneko taldea: 8 haur

-Gehieneko taldea: 30 haur

*Oharra: ikastetxekoak ez diren umeak ere gonbidatu daitezke

NOLA ESKATU: Galdetegi hau osatu beharko da gutxienez astebete lehenago. Administraritzatik zuekin harremanetan jarriko dira libre dagoen jakinarazteko

(Arduraduna: Igone Dávila – idavila@durangojesuitak.org)

AUKERAK:

A aukera

-Espazioaren alokairua. Bi espazio, bata askarirako eta bestea jolaserako

-Monitore bat zaintza egiteko.

-Kostua:

8-15 ume bitartean: 4€ ume bakoitzeko

16-30 ume bitartean: 3€ ume bakoitzeko

B aukera

-Espazioaren alokairua. Bi espazio, bata askarirako eta bestea jolaserako

-Bi monitore: zaintza egiteko eta jolasak antolatzeko.

-Askaria (pizza, patata tortilla, sandwicha, patatak, fruta, gozoki poltsa, ura)

-Kostua:

8-15 ume bitartean: 11,5€ ume bakoitzeko

16-30 ume bitartean: 10,5€ ume bakoitzeko

Lan egin Jesuitak Durangon

Nire curriculuma bidali