Haur Hezkuntza 0-6

Hezkuntza indibidualizatua: pertsona berdingabeak hezten
Jesuitak Durango Ikastetxean uste dugu garrantzitsua dela ulertzea haurrak era askotako gaitasunak dituzten pertsonak direla.
Hori ulertuta, konturatuko gara ingurune egokia eskainiz gero beren kabuz garatu daitezkeela, modu osasungarrian, bakoitza bere erritmoan, beren interesetatik abiatuta eta helduen presiorik gabe.
Haurtzaindegiko (0-2 urte) proiektu pedagogikoa
Metodologia aktiboan oinarrituta, sakontasun kritikotik pentsatzen irakasten dugu, eta bizitza osorako gaitasunak garatzea lortu nahi dugu.
Eredu pedagogiko ignaziotarraren bidez, ikaslearen osotasuna lantzen dugu, alderdi hauek kontuan hartuta: akademikoa, gizatiarra, espirituala, eskolaz kanpokoa eta soziala.
Haurrek bizitzako lehen urteetan jasotzen duten hezkuntza erabakigarria da etorkizunerako. Gure helburua garapen fisikoa, intelektuala, afektiboa, soziala, integrala eta orekatua lortzea da.
Haur Hezkuntzako (3-6 urte) proiektu pedagogikoa
Jesuitak Durango Ikastetxeko Haur Hezkuntzako helburua garapen fisikoa, intelektuala, afektiboa, soziala, integrala eta orekatua lortzea da.
Haur Hezkuntzan ikuspegi orokorra darabilgu. Hezkuntza-etapa horretan dugun ezaugarri nagusietako bat da hori.
Izan ere, adin horretan, haurren adierazteko, erlazionatzeko, bizitzeko eta ikasteko modua orokortua da. Nahi dutena adierazteko, munduan egoteko eta munduarekin erlazionatzeko duten moduak haurrak nola garatzen eta hazten diren erakusten digu.
Haurra izaki orokorra da, eta haren alderdi guztiak (afektibo-emozionala, kognitibo-linguistikoa) hertsiki erlazionatuta daude, eta ezin dira ez desberdindu, ez bereizi.
Haur Hezkuntzan, ikaskuntza- eta garapen-prozesuaren ardatz nagusia ekintza eta esperimentazioa dira.
Era horretara eraikitzen ditu haurrak bere mundua eta nortasuna, baita bizitzan ekiteko eta interpretatzeko erabiliko dituen eskemak ere. Hezkuntza-etapa honetan, jolasa tresna pribilegiatua denez, hori izango da jarduera nagusia, eta egoerak, bizipenak, ezagutzak eta gaitasunak bilduko dituen elementua.
Zer eskaintzen dugu?
Ikaslea ikaskuntza-prozesuaren protagonista izatea.

Pertsona bakoitzaren nortasun indibiduala errespetatzea eta erantzunetan aniztasuna eskaintzea.

Haurren ongizatea eta eskubideak bermatzea.

Haurren garapenean bidelagun izatea.

Gaitasun indibidualak, askatasuna, sozializazioa, sormena eta globalizazioa gure printzipio metodologiko bihurtzea.

Arreta pertsonalizatua ematea eta harreman egunerokoa eta zuzena izatea familiekin.

Balio humanistetan heztea ikasle ekintzaileak, originalak, kritikoak, malguak, naturalak eta seguruak.

Hezkuntza-espazioak zaintzea, ikaskuntza esanguratsua izan dezaten eta gaitasunak gara ditzaten.

Independentzia sortzea: mugimendu autonomoa da gure printzipioetako bat. Modu askean arakatuz eta manipulatuz, parekoen artean nahiz hezitzaileekin interakzioan garatzen dira.

Ikastetxea konfiantza, segurtasuna eta errespetua eskaintzen dizkien lekua izatea.

Matrikulazioa haur hezkuntzan 0-6
Eskatu bisita pertsonalizatua.
Jesuitak Durango Ikastetxean hezkuntza indibidualizatuan sinesten dugu, eta pertsona berdingabeak hezi nahi ditugu. Ezagutu ikastetxea, instalazioak eta irakasleak.
Informazio gehiago jaso
Haur hezkuntza 0-6 liburuxka
Etorkizunean hezi, hazi, bizi.
Liburuxka hau sortu dugu zuretzat eta zure familiarentzat, hobeto ezagut dezazuen Jesuitak Durango.
Deskargatu