Gure helburu da ikasle bakoitzari alderdi gizatiarra eta fedea garatzen lagunduko dion bizipen kristau sakona eskaintzea, bizitzaren zentzua bilatzeko eta barnekotasuna lantzeko prozesuan alderdi espirituala, justizia arlokoa eta komunitate-mailakoa landuta:
Gure lanaren erdigunea eta muina ikasleak dira. Ebanjelizatzea testigantza ematea da; esperientzia pertsonal bat transmititzea, komunitarioa bihur dadin.
Ikasleen bidelagun gara alderdi gizatiarraren eta fedearen hazkunde-prozesuan; laguntza pertsonalizatua eta taldeko laguntza ematen dizkiegu, espiritualtasun ignaziotarra oinarritzat hartuta.
Arreta berezia jartzen dugu errealitatearen eta Jesusen bizipen sakona lortzea ahalbidetzen duten elkartasun- eta boluntariotza-esperientzietan, balio humanoetan eta kristauetan hazten laguntzen dutelako. (Besteentzako gizon-emakumeak – P. Arrupe).
Fede-esperientziak eskaintzen ditugu, gure ikasleek beren bizitzaren zentzuari buruzko galderak plantea ditzaten.