DBH
Aniztasunari arreta Bigarren Hezkuntzan
Jesuitak Durango Ikastetxean, printzipio eta balio hauetan oinarrituta hezten ditugu Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako ikasle guztiak:
- Autonomia, garapen pertsonal eta garapen sozialeko gaitasunak lantzen ditugu irakaskuntza-ikaskuntzako prozesuan.
- Ezagutzak eta trebetasunak indartzen ditugu, egoera eta testuinguru desberdinetan erabiltzen jakiteko.
Aniztasunari erantzuteko, kontuan hartzen ditugu ikasle guztien beharrak, interesak, motibazioak eta gaitasunak.
Nola egiten dugu?
- Metodologiak eguneratzen ditugu. Ikasle bakoitzak bere gaitasunak norberaren erritmoaren arabera eta neurrira garatzen ditu.
- Teknologia berriak erabiltzen ditugu, ikasleen gaitasunak bultzatzeko eta sendotzeko.
- Curriculumaren egokitzapenak egiten ditugu gure ikasleek aurreko ikasturteetatik gainditu gabe izan ditzaketen diziplinetan.
- Hezkuntza-errefortzuak eskaintzen dizkiegu gelako erritmoari jarraitzeko zailtasunak eta/edo diagnostikatutako zailtasunak dituzten ikasleei, ezinbesteko gutxieneko helburuak lortzeko eta ibilbideari ikaskideekin batera jarraitu ahal izateko.
- Laguntza-gela eskaintzen dugu hezkuntza-behar bereziak dituzten ikasleentzat. Curriculuma egokitu egiten da laguntza-gelako arduradunekin batera (pedagogia terapeutikoa).
- Hezkuntzako Errefortzu Programa Espezifikoa ezartzen dugu lehen zikloan.
- DIBERTSIFIKAZIOKO programa ezartzen dugu bigarren zikloan.
- Batxilergoko boluntariotza ezartzen dugu ikasketako ohituretan eta gaitasunetan behar bereziak dituzten ikasleentzat, Ikastetxeko Boluntariotza Proiektuaren baitan.