Arte Hezkuntza: funtsezko baliabidea ikasleen gaitasunen garapenerako

Arte Hezkuntza: funtsezko baliabidea ikasleen gaitasunen garapenerako

Hezkuntza proiektuaren baitan ikasgai multzo handi bat jorratzen dute ikasleek, guztiak garapen integralera daude bideratuta, eta erpin ezberdinetatik eragiten dute helburu horretan. 

Gure ikastetxean Lehen Hezkuntzan lantzen dugun ikasgaietako bat Arte Hezkuntza da. Orain artean, ziklo osoko adin desberdinetako ikaslez osatutako taldekatzeak egin izan ditugu, baina ikasturte honetan COVID-19ak baldintzatuta, gelako burbuila taldeak mantentzen ditugu. 

Lezio honetan sentimendu eta sentsazio propioek pisu handia daukate. Bideak eta tresnak ematen dizkiegu ikasleei, bakoitzak bere sentikortasuna bilatu eta esploratu dezan. 

Teknika ezberdinak lantzen ditugu askotariko baliabideak erabiliz. Beraien izaeratik,  sentimenduetatik eta bizipenetatik abiatuta norberaren eta besteen lanak baloratzeko eta errespetatzeko gai izan daitezen bilatzen dugu, beraien hartu-emanari garrantzia emanez. Horretarako, tailer desberdinak egiten ditugu musika, arte plastiko edo bisualetan murgilduz. 

Arte Hezkuntzan lantzen ditugun gaiak eta metodoak ezagutzeko, pasa den astean jorratutakoa adibide ona izan daiteke. Autoerretratua izan da landu duten gaia, baina ez dira marraztera mugatu. Tailerrean teknika eta baliabide artistiko desberdinekin esperimentatzearekin batera, ikasle bakoitzak norbere burua hobeto ezagutzeko aukera izan du, horri dagokion denbora eskainiz. Izan ere, autoerretratuaren teknikak norbere ezagutzan sakontzeko aukera ematen du. 

Picasso artistaren autorretratu batzuetatik  abiatuz eta bakoitzaren argazki batez baliatuz ikasle bakoitzak bere artelana egin du, eta emaitza ederrak lortu dituzte.

Hemen ditugu gure artista batzuen lan batzuk.

Partekatu honen bidés:

Zerikusia duten edukiak

Egon egunean, Jesuitak Durango ikastetxean gertatzen den guztia jakiteko

Gure newsletter-era harpidetu nahi duzu?

Lan egin Jesuitak Durangon

Nire curriculuma bidali