Batxilergo duala-American High School Diploma: dena prest lehen promoziorako

Duela ia lau urte, 2017ko irailean, eman genion hasiera Diploma Dualari gure ikastetxean, Academica Corporationen eskutik; AEBetako eskola- eta hezkuntza-erakunde handienetako bat da, eta Diploma Duala titulazio bikoitzeko nazioarteko programaren sortzailea.


Ekimen honi esker, gure batxilergoko tituluaz gain, Estatu Batuetako batxilergoko titulua ere lor dezakete gure ikasleek. Horretarako, eskolaz kanpoko ordutegian, derrigorrezko eta hautazko irakasgai batzuk ikasi beharko lituzkete online, irakasle estatubatuarrek zuzenduta.

Lehenengoen artean ingelesa eta Estatu Batuetako historia eta ekonomia daude. Hautazkoen artean argazkigintza digitala, kriminologia, ingeniaritza eta teknologia aipa ditzakegu. Hori guztia modu autonomoan, ingelesez eta irakasle estatubatuarrekin.

2020-2021 ikasturtearen amaieran, Iratik, Jonek, Ibonek eta Aimarrek lau urte hauetan egindako lanaren fruitua jasoko dute, San Jose Jesuitak batxilergoko 2. titulua lortzean American High School diploma ere jasoko baitute. Plazer handia izango da orduan zoriontzea! Zorionak!


Baina, zer da Diploma Duala? Nola funtzionatzen du? Iratik eta Jonek hurrengo bideoan azalduko digute lehen pertsonan.



Balio eta abantaila asko ematen dizkie programa honek ikasleei. Hiru nagusiak nabarmenduko ditugu:

  • Murgiltze linguistikoa. % 100 ingelesa: curriculuma, irakasleak, eta ikasketa- eta lan-ingurunean.
  • Murgiltze teknologikoa. % 100 online: plataformak, tresnak, komunikazioak, etab.
  • Heldutasuna eta autonomia pertsonala. Programak ahalegina, erantzukizuna eta autonomia eskatzen dizkio ikasleari.


Informazio gehiago:
Batxilergo dual amerikarra: 3. DBHtik aurrera


Kategoria: Ikaste-irakaste

Gure newsletter-era harpidetu nahi duzu?


egitasmo estrategikoa


Lotura duten berriak


×