Batxilergoko ikasleei agurra

Batxilergoko ikasleei agurra

Aurreko ekainaren 10ean Batxilergoko 2. maila bukatu berri zuten ikasleei agurra egiteko aukera eta ohorea izan genuen. Ikastetxean 16 edo 17 urte bitarte egin ostean bizitzak aurrean jarriko dizkien erronkei eusteko gogo biziz atera zen gazte belaunaldia.

Agur bakoitzaren ostean irakasleok ere gure buruari galdera bat egiten diogu: Gure hezkuntza lanaren emaitzarik nabarmenena zuek zarete; zuek zarete, beraz, gure urteroko azterketaren nota. Ez dugu orain notez hitz egingo, bai ordea ikasleekin lanean jardun garenean jarritako adoreaz, ahaleginaz, eta indarraz.

Onintza Enbeitaren artikulu batetik ateratako ideiaz baliatuz: “Eskolako patioan ikusten ditudan umeen motxilei begira egoten naiz askotan. Zer eramango dute barruan?” Zer daramate beraien motxiletan atera berri diren ikasleek? Ezagutzak, sentimenduak, ikasketak, bizipenak, lagunak. Beraiek zituzten galderei erantzun diegu? Galdera berriak sortzen lagundu diegu?

Zuzenean galdetuko diegu gure ikasleei: Zer daramazue zuen motxilan? Mundua ezagutu eta eraldatzeko beharra? Justizia gehiagoren aldarrikapena? Pertsonen arteko benetako zaintzarako deia?

Familiok zuen seme-alabak gurera ekarri zenituztenean zuekin hartutako konpromezua betetzen saiatu gara: Egoera eta aukera esanguratsuak eskaintzen ahalegindu pertsona sendoak izatera heltzeko. Horretarako gure hezkuntzaren muinean dauden jarreretan hezten saiatu gara: eskerrona, laguntasuna, ahuldadeak onartzea, begirada errukitsu eta konprometitua, itxaropen eragilea, adiskidetasuna, enpatia, barkamena…

Lerro hauek amaitzeko ikasle eta gurasooi eskerrak ematea besterik ez daukagu urte guzti hauetan guregan jarri izan duzuen konfiantzagatikLoiolako San Inazioren hitz batzuekin amaituzGure hezkuntzak aztarnarik utzi badizuete, zeuen bizitza irakurtzen ikasi duzuelako eta zuetariko bakoitzak mundu honetan izan beharreko lekua aurkitzen ikasi duzuelako izango da. Mundu honek zuengandik gauza asko espero izateko eskubidea dauka, ohikoa gaindituko duten gauza asko, eta eskubidea dauka zuek daukazuen onena beti emateko prest egon zaitezten.

Agurrik ez, zuek nahi edo behar gaituzuen arte baizik.

Partekatu honen bidés:

Zerikusia duten edukiak

Egon egunean, Jesuitak Durango ikastetxean gertatzen den guztia jakiteko

Gure newsletter-era harpidetu nahi duzu?

Lan egin Jesuitak Durangon

Nire curriculuma bidali