Familia estimatuak,
Uztailean ikasturte berri honetarako Kontingentzia Plana bidali genizuen. Bertan dagoen informazioak aldaketarik eskatzen ez duen arren, momentu honetan, kurtsoari hasiera emateko eguna heltzear dugula, Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Sailak argitaratu duen azken protokoloaren harira (2021-08) ondorengo ideiak eta jarraibideak azpimarratu nahi ditugu:
- Ikastetxeak Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza eta Osasun Sailak emandako orientabideak jarraituz eta lehenetsiz beharrezko antolaketa-neurriak ezarri ditu.
- Kasu positiboen eta konfinamenduen kudeaketa ikastetxeko Zuzendaritzak koordinatuko du, COVID arduradunarekin eta dagokion ESIko erreferentziazko pertsonarekin batera, beti ere Osasun Sailaren Protokoloa eta irizpideak jarraituz.
Esandako guztia kontutan hartuko duzuelakoan eta Hezkuntza Elkarte osoaren artean segurtasuna bermatzeko neurriak zainduz ikasturteari eusteko gai izango garen itxaropenarekin agurtzen zaituztegu.
Agur bero bat:
Zuzendaritza Taldea eta COVID-19 batzordea