Hilabete honetan, LH 3. mailako ikasleak animalien proiektuan murgilduta egon dira. Bertan animalia desberdinei buruzko informazioa ezagutzeko aukera izan dute Natur Zientziak, Euskara eta Gaztelera ikasgaietatik eskainitako proposamen desberdinetatik abiatuz.
Prozesu dibertigarria eta emankorra izan da, haiek izan baitira benetako protagonistak. Proiektuak taldean ekoiztu, gelaren aurrean aurkeztu eta ebaluaketa prozesu osoa egin behar izan dute eta gainera, lagunei eta gurasoei erakusteko aukera paregabea izan dute.
Ikastetxeko karrajoek ere kolore izugarria hartu dute proiektuen bizitasunarekin. Dagoeneko hurrengo proiektua pentsatzen dihardute.