Joan den ikasturtean, Udan Kirola antolatu genuen ildora, aurten Aste Santuan, Udaberrian Jolastu antolatuko dugu. Lana eta familia bizitza kontziliatzeko helburuarekin antolatzen diren arren, beste hainbat helburu landuko ditugu:
- Taldean jolastu eta ondo pasatu: Kanpo jolasekin, Durangotik irteeratxoa eginez, eskulanak…
- Haur eta gazteen euskararen erabilera sustatzea.
- Talde lana garatu eta landu, desberdintasunak eta gatazkak gainditzeko.
HH 3. urte eta LH 3. maila urte arteko umeei eskainitako tailerrak izango dira. Goizean zehar izango da, 09:00etatik 13:00etara bitartean. Jantoki zerbitzua ere eskainiko da.
Izen ematea, martxoaren 10etik 23ra zabalik egongo da ALEXIA plataformaren bitartez.