FVEM, Federación Vasca de Empresas del Metal, elkartearen eskutik hainbat bisita egiteko aukera izan dute gure ikasleek. Mota honetako bisitak oso lagungarriak dira ikasleentzako, lan-mundua gertutik ezagutzeko eta beraien formakuntza zein arlotatik bideratu nahi duten erabakitzeko.
Batxilergoko lehenengo mailako Ekonomia ikasleek DRAXTON, lehen FUCHOSA, enpresa bisitatzeko aukera izan dute. Durangaldeko burdinolen tradizioa lehenengo eskutik ezagutzeko aukera izugarria. Mila esker Leire Izagirre eta bere lankideei zuen enpresara sartzen uzteagatik!
2. batxilergoko Enpresa ikasleek GESTAMP enpresako Arkaitz Etxebarria eta Asier Arana injineruen bisita jaso zuten, Ikerketa eta Garapen arloan beraiek burutzen duten lana azalduz, baita enpresaren ekoizpen prozesuaren nondik norakoak erakutsiz ere. Mila esker hain aurkezpen aberatsa gurekin konpartitzeko.