DBH 2. mailakoen ‘Jasan Team’ proiektuak STEAM Euskadi Sarien errekonozimendua jaso du

DBH 2. mailakoen ‘Jasan Team’ proiektuak STEAM Euskadi Sarien errekonozimendua jaso du

Iazko ikasturtean, DBH 2. mailan Jasan Team izeneko proiektua jarri zuten martxan. Diziplina arteko proiektu horretan, fisika-kimika, teknologia eta arte hezkuntza ikasgaietan landu ziren edukiak, horretarako irakasleen arteko koordinazioa eta elkarlana bermatuz. 

Proiektuaren helburua honako galderari erantzutea izan zen: “Nola sortu mundu jasangarriago bat?”. Halaber, proiektuaren zeharkako helburu bat izan zen emakumeek zientzia eta teknologia gaietan duten edo izan dezaketen garrantzia azpimarratzea, erreferentziak izan ditzaten eta beraiengan bokazio hori sustatzeko. Helburu hori du baita ere egun gutxi barru, apirilaren 27an, ospatzen den IKTen alorreko Nesken Nazioarteko egunak. 

Alderdi teorikoan, historian zehar energiaren erabilera eta ekoizpena landu zuten, fokua bereziki gure erkidegoan jarrita. Horretarako, gaur egun dagoen energia krisia eta horren arrazoi posibleak ikertu eta eztabaidatu zituzten, eta emakumeek izan duten papera sakon aztertu zuten. Jarraian energia berriztagarriekin funtzionatzen zuen etxe bat diseinatu zuten taldeka, tresna digitalak erabiliz. Azkenik, diseinatutakoa eraiki egin zuten maketa formatuan, ahal zuten material birziklatu gehien erabiliz. Prozesu horretan ere, nesken papera bultzatu zen, zientzia eta teknologiari lotutako gaietan emakumeen partehartzeari garrantzia emanez. 

Proiektuari itxiera emateko, erakusketa bat egin zuten ikastetxean, egindako maketa guztiak gainontzeko ikasleei eta familiei erakusteko. Gainera, Eureka zientzia museora irteera ere egin zuten eta STEAM arloan lan egiten duen ama bat izan zuten gelan, arlo horretako bokazioak nesken artean bultzatzeko.

STEAM Euskadi Sariak 2022. 3. edizioa

Jasan Team proiektua STEAM Euskadi Sarietara aurkeztu genuen iaz, eta jakin berri dugu STEAM Euskadi ZIGILUA lortzeko baldintzak gainditzea lortu dugula. 

Hezkuntza Saileko Berritzeguneetako, Tknikako, Deustuko Unibertsitateko, EHUko eta Innobasque Berrikuntzaren Euskal Agentziako ordezkariek osatutako STEAM Euskadi Sarien 3. edizioko talde ebaluatzaileak 126 hautagai-zerrenda baloratu ditu, memorietan eskatzen ziren irizpideen arabera. 51 izan dira lehen fasea gainditu dutenak, horien artean DBH 2. mailako Jasan Team proiektua, eta honenbestez, STEAM Euskadi hezkuntza-aitortzarako zigilua lortu du. 

Halaber, laster emango dute jakitera proiektu irabazleak zeintzuk izan diren. 

Partekatu honen bidés:

Zerikusia duten edukiak

Gu be zuek gara

Gu be zuek gara

Maiatzaren 12an 'Gu be zuek gara' jaurdunaldia aurrera eramango dugu. Helburua herri guztiaren inplikazioa bilatzea da eta minbiziaren aurrean batasuna erakustea.

Jarraitu irakurtzen

Egon egunean, Jesuitak Durango ikastetxean gertatzen den guztia jakiteko

Gure newsletter-era harpidetu nahi duzu?

Lan egin Jesuitak Durangon

Nire curriculuma bidali