Klima aldaketaren eragina gero eta begi-bistakoa da eta Jesusen Lagundiak lehentasunezko gaitzat dauka. Horregatik, gaiari erpin ezberdinetatik erantzun eta estrategia amankomunak sustatzea da gure helburua.
Gure ikastetxeak orain artean proiektu eta ekintza ugari burutu ditu gai honi lotuta, bereziki Pastoraltza eta Agenda 2030 hezkuntza-egitasmoari lotuta. Baina orain, beste urrats bat eman nahi dugu, eta inpaktu positibo handiagoa izateko gaitasuna duen estrategia bat definitu.
Natura, guztion etxea dena, zaintzearen eta babestearen garrantzia irakatsi eta praktikatu nahi dugu. Hau da, teorian eta informazioan fokua jarri bai, baina era berean, ohitura aldaketan lortzea izan behar da helburua. Hori guztia estrategia beraren baitan jarri eta ikastetxeko esparru guztietan eragina izan dezan lortu nahi dugu: ikasgaietan, administrazioan, harremanetan, irteeretan, elikaduran…
Ingurugiroa gai transbertsala da
Aita Santuaren Laudato si’ enziklika (liburuaren) ingurugiroa lehentasunezko gai moduan identifikatzen zen. Bertan zehazten zen ezin dela gai isolatu edo independente moduan kudeatu, izan ere, lotura estua dauka arlo sozial eta ekonomikoarekin:
“Cuando se habla de «medio ambiente », se indica particularmente una relación, la que existe entre la naturaleza y la sociedad que la habita. Esto nos impide entender la naturaleza como algo separado de nosotros o como un mero marco de nuestra vida. Estamos incluidos en ella, somos parte de ella y estamos interpenetrados. Las razones por las cuales un lugar se contamina exigen un análisis del funcionamiento de la sociedad, de su economía, de su comportamiento, de sus maneras de entender la realidad. Dada la magnitud de los cambios, ya no es posible encontrar una respuesta específica e independiente para cada parte del problema. Es fundamental buscar soluciones integrales que consideren las interacciones de los sistemas naturales entre sí y con los sistemas sociales. No hay dos crisis separadas, una ambiental y otra social, sino una sola y compleja crisis socio-ambiental. Las líneas para la solución requieren una aproximación integral para combatir la pobreza, para devolver la dignidad a los excluidos y simultáneamente para cuidar la naturaleza” (Laudato si‘, Francisco Aita santua, 2015)
Guztiok daukagu zeresana gai honetan, eta ikastetxeak Durangoko hezkuntza-eragile izanik are gehiago!
“…la ecología social es necesariamente institucional, y alcanza progresivamente las distintas dimensiones que van desde el grupo social primario, la familia, pasando por la comunidad local y la nación, hasta la vida internacional” (Laudato si‘, Francisco Aita santua, 2015)
Guzti hau kontuan izanik, Jesusen Lagundiak apirilean Loiolan antolatutako Ekologia Topaketan parte hartu zuten gure ikastetxeko hainbat ordezkarik. Guztira 180 lagun bertaratu ginen eta bertan, zazpi lan-taldeak sortu genituen ingurugiroaren arloan eragina duten esparru ezberdinak lantzeko. Gainera, ikastetxeen praktika onak ezagutzeko aukera izan genuen eta ikasgai askorekin itzuli ginen egunerokotasunera.
Aurrera begira, ikastetxe ezberdinetako ordezkariak elkarlanean jardungo dugu estrategia globalak diseinatzeko, horrekin gure inpaktu positiboa hazteko helburuarekin. Prozesua hastapen fasean dago orain eta lanerako gogotsu gaude!