Gu be zuek gara

Gu be zuek gara

Lukene Juarez Iturriagaetxebarria Jesuitak Durango ikastetxeko hezitzaileak Gu be zuek gara jardunaldiaren inguruan hitz egingo digu elkarrizketa honetan.

Zer ospatzen da maiatzaren 12an? 

La cuadri del hospi-k gure herrian Gu be zuek gara jardunaldia aurrera eramango du, horretarako,egun osoko egitaraua  antolatzen ari gara eta bertan bederatzi ikastetxek parte hartuko dugu.

Helburua, herri guztiaren inplikazioa bilatzea eta minbiziaren aurrean batasuna erakustea da.

Egun horretan goizean – goiz ibilbide bat egingo dugu; Nevers ikastetxetik Landako guneraino. Bertan ospakizun berezi bat burutuko da eskoletako arduradunekin. Nik, gure ikastetxea ordezkatuko dut eta “La cuadri del hospi”ko arduradunek gutariko bakoitzari urre koloreko puxika erraldoi bat emango digute. Honek, sinbolikoki, gaixo onkologiko bar errepresentatuko luke.

Ekintza honek benetan hunkitzen nau nire familian bizi izandako guztiagatik.

Ekitaldia bukatzean, tailer desberdinak egongo dira, besteak beste:

Ile mozketa solidarioak, txosnak,tonbola,magia -ikuskizuna eta hezur-muinaren donazioaren inguruko hitzaldiak.

Guzti hau, jai giroan izatea espero da eta antolakuntza aurrera eraman ahal izateko guraso elkarteak (APYMA-k) eskeinitako laguntza daukagu.

Eskola bezala etapa guztietan eta “La cuadri del hospi”-ko arduradunen laguntzarekin minbiziaren inguruan edukiak  landuko ditugu ; hau da gure proiektu barruan gaia sakontasunez lantzeko ardura eta konpromisoa hartu dugu.

Kamiseta solidarioak… Zela burutuko duzue salmenta? 

Kamiseta solidarioen salmenta martxan jarri dugu dagoeneko; ostegunero 16:30etatik 17:30 etarako tartean eskolako kristaleran prest izango gaituzue kamiseten eskaera egiteko. Kamiseta honen kolorea urdina izango da eta asmoa Durangon kolore urdina nagusitzea da, herri bezela minbiziaren aurrean batasuna eta elkarlana erakusteko.

Zein da jardunaldi edo ekintza honen helburua? 

Alde batetik, haur eta gazteen minbiziaren inguruko sentsibilizazioa sustatzea da eta gaixo onkologiko hauen bizimodua normalizatzen laguntzea .

Bestalde, funtsen bilketa, ezinbestekoa bait da ikerketa lanetan jarraitzeko eta azkenik, hezur-muina donatzeak duen garrantziaz  ohartaraztea.

Elkarrizketari bukaera emateko La Cuadri del Hospiko bolondresei eskerrik beroena eman nahi nieke itzelezko lana egiten baitute bai gaixo bai familiekin. 

Eta ezin dut ahaztu Gurutzetako onkologia pediatrikoko profesional guztiak ematen diguten zaintza eta laguntzagatik, profesional bikainak zarete! 

Zorionak , eskerrik asko eta AURRERA ‘GU BE ZUEK GARA’ DURANGON!

Lukene Juarez Iturriagaetxebarria, Jesuitak Durango ikastetxeko hezitzailea
Partekatu honen bidés:

Zerikusia duten edukiak

Egon egunean, Jesuitak Durango ikastetxean gertatzen den guztia jakiteko

Gure newsletter-era harpidetu nahi duzu?

Lan egin Jesuitak Durangon

Nire curriculuma bidali