Haurtzaindegiak ikasturte berria hasi du

Haurtzaindegiak ikasturte berria hasi du

2021-2022 ikasturtea hasi du gaur, irailak 1, San Jose Jesuitak ikastetxeko haurtzaindegiak. Abuztuan atseden hartu ostean, gogotsu ekin diote ikasturte berriari Haur Hezkuntzako lehenengo zikloko hezitzaileek.

Lehenengo egunak bereziak izan ohi dira beti, eta emozioak puri-purian egoten dira etxeko prozesuan zehar. Jolasak, abestiak, besarkadak eta barreak itzuli dira ikastetxera gaur txikienek eskutik.

Zer gara?

Gure proiektuan prestakuntza eta berrikuntza, euskal hizkuntza eta kultura,  eleaniztasuna, inklusibitatea, hezkuntza-elkartea, sare-lana eta eragiteko konpromisoa dira zutabe nagusiak.

Gure hezkuntzaren oinarria eta gakoa pentsatzen irakastea eta ikasten  irakastea da. Gure Inaziar eredu pedagogikoaren bitartez, hezten ditugun  pertsonek integritatea eta osotasuna lantzen dituzte, honako dimentsioetan: akademikoa, gizatiarra, espirituala, eskolaz kanpokoa eta soziala.

“Haurrek beren bizitzako lehen urteetan jasotzen duten hezkuntza  erabakigarria da beraien etorkizunerako. Gure helburua garapen fisikoa, intelektuala, afektiboa, soziala, integrala eta orekatua lortzea da”.

Partekatu honen bidés:

Zerikusia duten edukiak

Egon egunean, Jesuitak Durango ikastetxean gertatzen den guztia jakiteko

Gure newsletter-era harpidetu nahi duzu?

Lan egin Jesuitak Durangon

Nire curriculuma bidali