San Jose Jesuitak ikastetxean helburua ikasleen garapen osoa eta askea bultzatzea lehenesten da.
Ildo horretan, Lehen Hezkuntzan, elkarbizitza positibo baterako emozioen lanketa egiten da. Helburua da norberaren ezagutza sakona bilatzea eta pertsonen arteko zaintza ez estereotipatua sustatzea. Egunerokotasunean enpatia bezalako balioak lantzen dira eta baita nortasunaren eraikuntza, estereotipoak alde batera utzita.
San Jose Jesuitak ikastetxean hezkidetza berebiziko garrantzia dauka. Hala, eskola osorako estrategia izateaz gain, ziklo bakoitzean hezkidetza lantzeko tresnak erabiltzen dira.