‘Janariprest’ proiektua: soberan dauden eskolako menuak behar dituenari helarazteko

‘Janariprest’ proiektua: soberan dauden eskolako menuak behar dituenari helarazteko

Kurutziaga kalean kokatutako vending makina batek elikagaiak behar dituenaren eskura jarriko ditu elikadura-prozesu seguru baten bidez.

Ikastetxeko plan estrategikoan ditugun ardatzetariko batzuk dira gizartean parte hartzea eta eragitea, ekologiaren zaintza eta inguruko eragileekin elkarlana, besteak beste. Horiek aintzat hartuta, gure Hezkuntza Proiektua elikatzeko JANARIPREST ekimena abiatuko dugu.

Egunero 650 menu baino gehiago prestatzen dira ikastetxeko sukaldean, baina ez da prestatutako guztia kontsumitzen. Soberan gelditzen dena prestatutako plateren %5 inguru da, eta, soberakin horri irtenbidea emate aldera Rexcatering Fundazioarekin, Ausolan eta Durangoko Udalarekin izandako elkarlanari esker aukera on bat aurkitu dugu. Zein?

  1. Kontsumitu gabeko janaria,  tenperatura prozesu ziur bati jarraituz, egunero  ontziratuko dugu.
  2. Ikasleek, gizartearekin hartutako konpromiso gisa, ontzien ardura hartuko dute (etiketatu, garraiatu, iraungitzea zaindu, …)
  3. Ikastetxeko Kurutziaga kalean izango dugun makinaren bitartez Durangoko herritarren esku jarriko ditugu ontziak.
  4. Premia duen edozeinekdoan eta nahi duenean,  janaria eskuratu ahal izango du. 

Boluntariotza proiektua
Janariprest ekimena batxilergoko boluntariotza proiektuaren baitan kokatu dugu. Hala, hotz-katea ziurtatuz eta tenperatura-prozesu segurua mantenduz, jantokiko langileek elikagaiak ontziratuko dituzte, ondoren ikasleak etiketatzeaz, garraioaz eta iraungitzearen kontrolaz arduratu daitezen. Proiektuaren izaera jasangarriaren ildotik, ontziak %100 konpostagarriak dira.

Proiektua Alfredo Sarriugarte Narbaiza eta Alba Gomez Arce Jesuitetako zuzendariak eta ikasleak, Ima Garrastatxu Urbaneja Durangoko alkateak, Alvaro Saiz Ruiz Rexcatering-eko koordinatzaileak eta Monika Cabo Gonzalez Ausolaneko kudeaketa arduradunak aurkeztu dute.

Partekatu honen bidés:

Zerikusia duten edukiak

Gu be zuek gara

Gu be zuek gara

Maiatzaren 12an 'Gu be zuek gara' jaurdunaldia aurrera eramango dugu. Helburua herri guztiaren inplikazioa bilatzea da eta minbiziaren aurrean batasuna erakustea.

Jarraitu irakurtzen

Egon egunean, Jesuitak Durango ikastetxean gertatzen den guztia jakiteko

Gure newsletter-era harpidetu nahi duzu?

Lan egin Jesuitak Durangon

Nire curriculuma bidali