Martxoak 1: Tratu Onaren eta Zaintzaren Eguna

Martxoak 1: Tratu Onaren eta Zaintzaren Eguna

Zeri buruzkoa da hau?: Elkar zaintzaren ingurukoa.

Gaur gure ikastetxean Tratu Onaren eta Zaintzaren Eguna ospatu nahi dugu.

Eta hau zer da?

Martxoaren 1a edozein egoeratan guztion artean ondo tratatu behar dugula gogorarazteko eguna da. Izan ere, horrek on egiten digu gutako bakoitzari, hurbilekoei eta mundu osoari. Familian, eskolan, lanean, Elizan, unibertsitatean, gizarte eta kirol zentroetan, aisian… edozein egoeratan! Guztioi gustatzen zaigu ondo tratatzea eta behar dugunean zaintzea, ezta?

Zer da Tratu Ona? Hurbildu bestearengana errespetuz, eta pentsatu zer gertatzen zaion, zer sentitzen duen? ulertzeko eta onartzeko, zu ez bezalakoa izan arren. Nola nahi nuke nik ni tratatzea? Tratu Onak ez du betebeharra izan nahi, barnetik sortzen den zerbait baizik, izaki berri bat jaiotzen denean eta babesteko joera dugunean bezala. Ondo tratatzeko, egin behar dugun lehen gauza geure burua zaintzea da, eta hori umetatik ikasten da. Horregatik, martxoaren 1eko gure leloa hauxe da: “NIZaindu, ZUZaindu, ELKARZaindu”. Denok dugu bestea zaintzeko eta babesteko ahalmena, batez ere gehien behar duena.

NIZaindu: zer behar dut nik ondo egoteko? Zer behar du nire gorputzak? Nola erantzuten diet premia horiei? Ondo banago, egunero zaindu ahal izango ditut maite ditudanak eta nire ingurukoak. Beste batzuk zaindu aurretik, norbera zaindu behar da. “Maite ezazu hurkoa zuk zure burua bezala

ZUZaindu: beste pertsona bat zaintzea da. Begira zer behar duen eta saia zaitez laguntzen eta, jakina, ez egin minik. Horrela ondo konponduko gara eta zoriontsuagoak izango gara. Zaintzea da zu entzutea, zure iritzia errespetatzea eta espero duzunean kontsolamendua eskaintzea, zurekin negar egitea edo barre egitea. Horrela egingo du besteak nirekin behar dudanean. “Maite ezazu hurkoa zuk zure burua bezala”

ELKARZAINTZEA guztion zeregina da. Komunitate gisa, besteek behar dutenaz adi egon behar dugu, eta ondo moldatu elkarrekin gauza onak eraikitzeko. Denok maitatuak sentitu behar garelako: zaindu, babestu, hezi eta errespeta gaitzatela sentitu. Elkarrekin egiten badugu, errazagoa izango da egunero laguntzea.

Horregatik, gaur galdetu zure buruari: zer egin dezaket NI zaintzeko eta ZU hobeto zaintzeko, ELKAR zaintzeko?

Zuk zeure burua zaintzen baduzu eta hurkoa zaintzen baduzu, denon artean Elkar zaindu ahal izango dugu.

Egin dezagun tratua:
NI Zaindu, ZU Zaindu, ELKAR Zaindu!!

Partekatu honen bidés:

Zerikusia duten edukiak

Gu be zuek gara

Gu be zuek gara

Maiatzaren 12an 'Gu be zuek gara' jaurdunaldia aurrera eramango dugu. Helburua herri guztiaren inplikazioa bilatzea da eta minbiziaren aurrean batasuna erakustea.

Jarraitu irakurtzen

Egon egunean, Jesuitak Durango ikastetxean gertatzen den guztia jakiteko

Gure newsletter-era harpidetu nahi duzu?

Lan egin Jesuitak Durangon

Nire curriculuma bidali