Mozorrotu ala disfrazatu?

Mozorrotu ala disfrazatu?

Oles eginez, lurra esnatzen hasiak gara. Lurrarekiko ezinbesteko lotura eta tradizio gaurkotuaz inauterietarako prestatzen gabiltza.

Surrandia da durangarron mozorroa. Aintzina, lurra uztarako prestatzen zebiltzala, baserritarrek zuten beldur handienetariko bat MOZORRO/ZOMORROAK agertu eta uzta galtzea zen

Beraz, eske errondak egiten ziren (eguen zurirekin, bariku argi, zapatu erregular, domeka karnabal, astelehen karnabal eta martitzen karnabal), “ZERGA” biltze antzekoa, uzta oparoa izateko asmoz. 

Hortik dator gure herriko Surrandia. Bereizgarri nagusitzak maskara duena. Izenak berak dioen bezala, sudur handia. Ez dago gure pertsonai honen azpian dagoen hori ezagutzerik. Pertsona desagertu eta Surrandia agertzen da, izaki basati, zirikatzaile eta hanka arina.

 HARTZA ESNATZEN HASI DA, ETA SURRANDIAK PRESTATZEN HASI GARA ONGI ETORRIA EMATEKO!  

Partekatu honen bidés:

Zerikusia duten edukiak

Egon egunean, Jesuitak Durango ikastetxean gertatzen den guztia jakiteko

Gure newsletter-era harpidetu nahi duzu?

Lan egin Jesuitak Durangon

Nire curriculuma bidali