Oles eginez, lurra esnatzen hasiak gara. Lurrarekiko ezinbesteko lotura eta tradizio gaurkotuaz inauterietarako prestatzen gabiltza.
Surrandia da durangarron mozorroa. Aintzina, lurra uztarako prestatzen zebiltzala, baserritarrek zuten beldur handienetariko bat MOZORRO/ZOMORROAK agertu eta uzta galtzea zen
Beraz, eske errondak egiten ziren (eguen zurirekin, bariku argi, zapatu erregular, domeka karnabal, astelehen karnabal eta martitzen karnabal), “ZERGA” biltze antzekoa, uzta oparoa izateko asmoz.
Hortik dator gure herriko Surrandia. Bereizgarri nagusitzak maskara duena. Izenak berak dioen bezala, sudur handia. Ez dago gure pertsonai honen azpian dagoen hori ezagutzerik. Pertsona desagertu eta Surrandia agertzen da, izaki basati, zirikatzaile eta hanka arina.
HARTZA ESNATZEN HASI DA, ETA SURRANDIAK PRESTATZEN HASI GARA ONGI ETORRIA EMATEKO!