Eguraldi onarekin, kalera!

Eguraldi onarekin, kalera!

Uda ate joka daukagu eta ikasturteari agur esateko garaia heldu da. Gaur amaitu da ikasturtea, baina ikastetxeak ez ditu ateak itxiko.

Zalantza askorekin hasi genuen ikasturtea, eta unean uneko beharretara egokitu behar izan gara guztiok, baina balorazio positiboa egin genezake, eta nola ez, guztiei eskerrak eman, ikasturte berezi honetan ere elkarri lagundu eta zaintzeagatik. Dagoeneko ikasturte berria prestatzeko lanean gaude.

Ateak irekita

Ohiko ikasturtea amaituta, familien kontziliaziorako ezinbestekoak diren bi aukera eskainiko ditu aurten ere ikastetxeak; txikienendako haurtzaindegiak zerbitzua eskaintzen jarraituko du udan ere, eta bestalde, askotariko udaleku aukerak burutuko dira.

Ikasturteari amaiera ematea eta beharrezko atsedenaldia hartzea funtsezkoak dira, horregatik, ikastetxeak antolatutako zerbitzuak izanda ere, udara guztiz egokitutako ekintzak izango dira. Bai espazio aldetik, eta baita burutuko diren ekintzei begira ere.

Haurtzaindegian ateak irekita

0-2 urteko haurrek ikastetxera etortzen jarraitzeko aukera izango dute uztailean ere, baina zerbitzua udako beharrei eta aukerei egokituta egongo da. Eguraldi onarekin haurren beharrak beste modu batekoak dira; helduak bezala, umeak ere eguzkiaz eta udaz gozatzeko irrikitan egoten dira. 

Zaintza zerbitzuak bere horretan jarraituko du, baina ikastetxeko espazio ezberdinak erabiltzeko aukera izango dute umeek ohiko ikasturtea amaitu ostean. Hala, ikasgeletatik irten eta eguneroko espazioak ordezkatuko dituzte. Horretarako kaleko parke eta gune publikoak zein eskolako gainontzeko espazioak erabiliko dituzte, hala nola, futbol zelaia, kiroldegia… Eta noski, espazio horietan egingo diren ekintzak ere sasoira egokitutakoak izango dira. Adibidez, ur-jolasak egingo dituzte.

Zein eskaintzen du haurtzaindegiak?

Zaintza eta familiei kontziliazioa erraztea oinarrian badaude ere, haurtzaindegiak zerbitzu osatua eskaintzen du:

  • Gertuko harremana
  • Helburu nagusia umeen ongizatea
  • Garapen osasuntsua eta norbanakoa
  • Jakinminetik esperimentaziora
  • Bizitzarako hezkuntza
  • Bertan egindako bazkaria
  • Jolasa ezinbesteko bitartekoa
  • Protagonista: umea bera
  • Testuinguru seguruak umeentzat

Udaleku irekiak

Hiru udako ekintza aukera eskaintzen ditu ikastetxeak: Udan kirola eta Heldu da garaia. 

Udan kirola, HH3 eta LH6. maila arteko umeei bideratuta egongo da eta ekainaren 21ean hasiko da. Kirola aisialdirako osasungarria eta harremanak sustatzeko, gozatzeko eta lantzeko ekintza izanik, kirola euskaraz gozatu eta lantzea du helburu Udan Kirola udaleku honek. Jolas kooperatiboak, talde kirolak, jokoak, bizikletan irteerak, herri kirolak, igerilekura irteerak… egingo dira udalekuak dituen helburuak lortzeko.

LHko 4. eta 5. mailako ikasleei bideratuta dago Heldu da garaia. Ikasturtean zehar eskaintzen den hezkuntzaren jarraipena izatea nahi da, kristau-giza balioetan oinarriturik. Ekainaren 28an emango diote hasiera. 

Udako ekintzetan ez ezik, ikasturte berrian ere izango dute burua irakasleek eta ikastetxeko langile guztiek. Hala, egun gutxi barru, ikasturtea amaitu eta 2021-2022 ikasturtearen plangintzari ekingo diote buru-belarri. 

Partekatu honen bidés:

Zerikusia duten edukiak

Egon egunean, Jesuitak Durango ikastetxean gertatzen den guztia jakiteko

Gure newsletter-era harpidetu nahi duzu?

Lan egin Jesuitak Durangon

Nire curriculuma bidali