European Youth Parliament-en bizitako esperientzia azaldu digute ikasleek

Ikastetxeko 1. batxilergoko ikasle talde batek Gazte Europar Parlamentuko saioan parte hartu zuen duela egun batzuk.

Pablo Antxia, Ane Camacho, Paule Diez, Paul Garcia eta Begotxu Garibik hartu zuten parte online saioan. Ikasleek aukera izan zuten Europar Parlamentuko online pleno bat zer den bizitzeko: haiek izan baitziren europarlamentariak, ingelesa izanik erabilitako hizkuntza bakarra. Hori guztia talde-lanean, Europako herritartasunean eta kulturen arteko komunikazioan oinarrituta.


Iparraldeko hamar ikastetxe parte hartzaileen artean, lau aukeratu dituzte, horien artean gure ikastetxea, urrian Bilbon egingo den saio nazionalean parte hartzeko. Fase nazionalean, Pablo Antxia, Ane Camacho eta Begotxu Garibi izango dira San Jose Jesuitak ikastetxeko ordezkariak.


European Youth Parliament

EYPk izaera apartidista eta irabazi-asmorik gabekoa dauka. 1987an sortu zen eta gazteak Europara eta haren erakundeen funtzionamendura gerturatzea du helburu. Gazteek, etorkizuneko hiritarrak izanik, gaurkotasunarekiko eta prozesu demokratikoarekiko interesa izatea, baita pentsamendu independente eta kritikoa bereganatzea nahi du EYPk. Ekintza aipagarriena hau da: hamar eguneko iraupena duten hiru Nazioarteko Saioak: Europako 250 ikasle bildu eta Europar Parlamentuko ebazpen baten burutze eta onartzea birsortzen dute. Ikasle horiek hautatzeko, herrialde bakoitzeko nazio batzordeak hainbat hautatze-prozesu antolatzen ditu: hauen bitartez EYP proiektua ezagutu eta gozatzeko aukera dute.

Kategoria: Ikaste-irakaste

Etiketak: , ,

Gure newsletter-era harpidetu nahi duzu?


egitasmo estrategikoa


Lotura duten berriak


×