GU GARA SARIEN OINARRIAK
Helburua: Zertan datza Gu Gara Sariak?
San Jose Jesuitak Durangoko ikastetxean balioetan oinarritutako hezkuntzarekiko dugun konpromisoa dela eta, haurrek, beren garapen pertsonalean, balio positiboengatik nabarmendu diren pertsonen ereduak izan ditzaten nahi dugu. Pertsona hauek eta haien ekarpenak ezagutzera emateko helburuarekin, Gu Gara Sariak antolatu ditugu.
Gu Gara Sarien deialdi bakoitzak hautatuko dugun balio positibo bat izango du ardatz: 2023ko deialdian “ausardia” izango da. Hortaz, sarien deialdi honetan hautagaitza batekin parte hartu nahi dutenek, haien ibilbide pertsonalean edo karrera profesionalean ausardia erakutsi duten pertsonen hautagaitzak proposatu beharko dituzte.
Gu Gara Sarien 2023ko edizioari, aurrerantzean “2023ko Gu Gara Sariak” edo “Sarien deialdia” deituko diegu.
Nork antolatzen du?
Gu Gara Sariak, Durangoko Kurutziaga kaleko 1. zenbakian egoitza soziala duen eta R4800007 IFK duen San Jose Jesuitak ikastetxeak antolatzen du (aurrerantzean, “Jesuitak Durango”).
Nork parte hartu dezake?
Durangaldean jaio edo eskualdean bizi den edonork parte hartu dezake sarien deialdian. Pertsona bakoitzak nahi beste hautagaitza proposa ditzake.
Noiz eta non parte hartu dezakezu?
Sarien deialdian izena emateko epea 2023ko apirilaren 24ko 0:00tik maiatzaren 14ko 24:00ra arte zabalik dago.
Sarien deialdian hautagaitzekin parte hartu nahi dutenek landing page honetan agertzen den formularioko derrigorrezko kanpoak bete behar dituzte: URL (cuando la hayamos dado de alta) (aurrerantzean, “Sarien deialdiko landing page-a”).
Formularioa hautagaitza bakar batekin bete ahal izango da. Pertsona batek hautagaitza bat baino gehiago egin nahi izanez gero, berriro bete eta bidali beharko du formulario osoa.
Sarien deialdiko landing page-an agertzen den formularioa behar bezala ez betetzeak edo informazio faltsua adierazteak aurkeztutako hautagaitza deialditik kanpo geratzea ekar dezake.
Lehiaketako landing page-ko formularioaren bidez jasotako datuak parte-hartzaileak sarien deialdian altan emateko erabiliko dira.
- Lege-oharra: https://www.durangojesuitak.org/lege-oharra/
- Pribatutasun-politika: https://www.durangojesuitak.org/pribatutasun-politika/
- Cookien politika: https://www.durangojesuitak.org/cookien-politika/
Zein ezaugarri bete behar dituzte hautagaitzek?
Epaimahaiak honako ezaugarriak betetzen dituzten hautagaitzak baino ez dituzte aztertuko:
- Pertsona indibidualen hautagaitzak onartuko dira, ez antolakunde, enpresa, erakunde edo pertsona bat baino gehiagoz osatutako taldeenak.
- Bizirik dauden pertsona errealen hautagaitzak baino ez dira kontuan hartuko.
Nork eta nola baloratzen ditu aurkeztutako lanak?
Aurkeztutako hautagaitzak baloratzeko epaimahai bat osatuko da. Honako pertsona hauek osatzen dute epaimahaia:
- Iñigo Gutiérrez Berrojalbiz: Cafés Baqué-ko Marketin eta Retail zuzendaria.
- Naroa Urien Berrio: EITBko albistegietako kazetaria.
- Ager Sarduy Azkoaga: Athletic Club-eko prentsa burua.
- Eneritz Telleria Gorritxategi: Jesuitak Durango ikastetxeko hezitzailea eta Pastoraleko koordinatzailea.
- Peio Onaindia Gandarias: Ikertzailea eta denbora errealeko sistemen talde-burua Ikerlanen.
- Itsasne Larrinaga Madariaga: Arrupe Elkarteko kidea eta Jesuitak Durango ikastetxeko ikaslea.
Epaimahaikide bakoitzak boto bana izango du. Boto gehien jasotzen duen hautagaitzak 2023ko Gu Gara Saria irabaziko du.
Sarien deialdiak irabazle bakarra izango du.
Epaimahaiak sarien deialdiko landing page-aren formularioko arrazoiketaren kanpoan adierazitako testuaren arabera aztertuko ditu hautagaitzak.
Ekintza puntualengatik nabarmendu diren hautagaitzen aurrean, ausardia ibilbide pertsonal edo karrera profesional osoan erakutsitako hautagaitzak lehenetsiko dira.
Epaimahaiak, Euskaltzaindiaren hiztegiaren “ausardia”, “adorea” eta “kemena” hitzen definizioen arabera baloratuko ditu hautagaitza bakoitzarentzako arrazoiketak.
Epaimahaiak, hautagaiak inguru hurbilaren edo gizarte osoaren balioetan oinarritutako eraldaketan izan duen eraginaren arabera hartuko du bere erabakia.
Epaimahaiak, Jesuitak Durangoko sare sozialen bidez emango du 2023ko Gu Gara Sariaren irabazlearen berri. Gainera, prentsa-ohar bidez eskualdeko komunikabideei ere helaraziko die bere erabakia.
Sarien banaketa
2023ko Gu Gara Saria 2023ko maiatzaren 22an egingo den ekitaldi batean banatuko da. Derrigorrezkoa izango da sarien deialdiko irabazlea edo haren ordezkari bat ekitaldi honetan fisikoki egotea (sarien deialdiko irabazleak edo haren ordezkariak parte-hartzeari uko egiteak saria galtzea ekar dezake).
Jesuitak Durango ikastetxeak iturri publikoetan aurkitu daitezkeen telefono zenbaki, e-mail helbide eta/edo helbide postalen bidez emango dio sarien deialdiko irabazleari epaimahaiaren erabakiaren eta hau jasotzeko baldintzen berri.
Sariaren deialdiko irabazleak 2023ko Gu Gara Sariaren oroigarri bat jasoko du. Ez da posible izango oroigarria dirutan aldatzea.