Gure Haur Hezkuntzako proiektua ‘Gelatik mundura, ikas-konpetentziak jardunaldietan’

Gure Haur Hezkuntzako proiektua ‘Gelatik mundura, ikas-konpetentziak jardunaldietan’

Joan den asteko asteazkenean Eusko Jaurlaritzak eta Berritzeguneak antolaturiko Gelatik mundura, ikas-konpetentziak ikusgai izeneko jardueretan parte hartzeko aukera izan zuen San Jose Jesuitak ikastetxeak.

Jardunaldi horiek abiapuntu izan zen Hezkuntza Curriculumari buruzko hausnarketa zabaltzeko, hezkuntza-gaitasunak eta curriculumaren alderdi nagusiak ikusaraziz.

Bertan, HH 2. zikloko tutorea den Amaia Iturratek, azken urteotan ikastetxean Haur Hezkuntzan abiapuntuan duen eraldaketa prozesua plazarazi zuen. Haurtzaroaren garapenean laguntzen dugu hitzaldian, konpetentzien araberako irakaskuntzan, ikastetxearen oinarriak eta egiteko moduen xehetasunak azaldu zituen hezitzaileak.

Eraldaketa prozesua

237/2015 dekretuak ekarri zuen, hezkuntza jarduna hobetzeko ikastetxean aurrez identifikatuta zeuden bi elementu gako martxan jartzea. 

Batetik, ikasle guztien erritmoak hobeto errespetatzea (dekretuak dioen inklusioaren printzipioari erantzunez) eta IKASLEAren gainetik irakaslegoaren egitekoa HAURRA-ri zuzentzea. Bestetik, PERTSONA ERDIGUNEAN JARRI eta dekretuak dioen bezala, bere garapena osotasunean, garapen integrala sustatzea (gaitasunak, ezagutzak, jarrerak, balioak…). 

Hau guztia horrela izateko, metodologia egokitzeko prozesu bat abiatu zen ikastetxean, aldaketak pausuz pausu egiteko. 

Haur Hezkuntzako irteera profila

Metodologia berria ezartzeko prozesuan haurren irteera profila definitzea izan zen lehen gakoetako bat. HUHEZI unibertsitatearekin elkarlanean marraztu zen haurrak 5 urteko gelatik irteten zirenean izatea nahi zen ikasle profilaJolasean eta gainontzekoekin elkarrekintzan mugitzeko eta erabakiak hartzeko aske izanik, beraien burua ezagutzen duten, ekintzaileak, originalak, naturalak, euskaldunak, kritikoak, malguak, ziurragoak diren eta egoera berrietara egokitzeko zein emozioak kudeatzeko gai diren haurrak izatea. 

Behin ikaslearen irteera profila zehaztuta, konpetentziekin loturak ezartzea etorri zen: konpetentzietan oinarritutako ikaskuntzak. Horrek programazioak eta ebaluazioa berritzea ekarri du, eta egokitzapen hori egiten dihardu ikastetxea.

Aldaketa horiei lotuta etorri zen espazioen egokitzapena eta gelak eraldatzen joan dira modu progresiboan. Testuinguru egokiak prestatuz eta konfiantzazko eta errespetuzko giroan bidelaguntza emanez, umeen behar, interes eta jakin minei erantzuten zaie, haur guztien erritmoak errespetatuz, autonomia sustatuz eta elkarrekintzaren bitartez lotura afektiboak eraikiz.   

Era berean, Lehen Hezkuntzarekin eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzarekin zubilanak egiteari ere berebiziko garrantzia eman zaio eraldaketa honetan.

Bestalde, hezitzaileei dagokienez, rolaz hausnartu eta NI-tik GU-rako saltoa eman da.  Irakasleek, behatzaile eta bitartekari rolak betetzen dituzte, eta haurrek berezkoak dituzten gaitasunak garatzen laguntzea (ahalduntzen laguntzea) da zeregin nagusietako bat. 

Haurra erdigunean

San Jose Jesuitak ikastetxean, haurra eta bere garapena erdigunean jartzen dira. Prozesu horretan irakasleak haurren bidelagun dira, segurtasuna eta konfiantza eskaintzen diete umeei. 

Era berean, familiekin uneoro elkarlanean egiten dute lana. Izan ere, eskolan segurtasuna eta konfiantza eskaintzen zaie umeei, San Jose Jesuitak ikastetxea komunitate bat da eta.

Partekatu honen bidés:

Zerikusia duten edukiak

Egon egunean, Jesuitak Durango ikastetxean gertatzen den guztia jakiteko

Gure newsletter-era harpidetu nahi duzu?

Lan egin Jesuitak Durangon

Nire curriculuma bidali