Gurean batxilergoko proiektua berritzen, “mugak” zabaltzen

Gurean batxilergoko proiektua berritzen, “mugak” zabaltzen

21-22 ikasturtea amaitu eta hurrengo bost urteetarako gure batxilergoak diseinatzen hasiak gara. 

Uda aurreko garai honetan igarotako ikasturtearen balorazio oso positiboa egin behar dugu. Hautaprobetako emaitzak jaso ostean, Jesuitak Ikastetxeko ikasleek ateratako bataz bestekoak EHUn  selektibitatea egin zutenen bataz bestekoa baino 65 ehunen altuagoa da. Euskara, Ingelesa, Fisika, Kimika, Filosofia eta Ekonomian lortutako bataz bestekoak horren adierazle dira.

Pozik gaude ere aurten Batxilergo duala bukatu duen lehen belaunaldia atera delako. 4 urteko ibilbidea egin ostean batxilergo ostekoari aurre egiteko prest dagoen belaunaldia, zalantzarik gabe. 

Baina, esan bezala, hurrengo ikasturterako gure eraikinak ere prestatzen  eta berritzen hasiak gara. Jesuitak Ikastetxeko irakasleek denbora luze daramate ikasketa kooperatiboa eta autonomia eta sormena  lantzeko dinamikak bere programazioetan txertatzen. Honako honetan, metodologia horiek ahalbideratuko dituen guneak ere eraberritzen hasi gara. Aurten bi gela prototipatu egingo ditugu eta bertatik ikasten dugunarekin, etapa osoa eraberritzera joko dugu. 

Partekatu honen bidés:

Zerikusia duten edukiak

Egon egunean, Jesuitak Durango ikastetxean gertatzen den guztia jakiteko

Gure newsletter-era harpidetu nahi duzu?

Lan egin Jesuitak Durangon

Nire curriculuma bidali