Gurean, urratsez urrats, irakurketa plana eraikitzen

Ikastetxeko Irakurketa Plana ikasleen hizkuntza-gaitasuna hobetzeko da, batez ere, irakurketa tresna bihurtuz.
Ikasleen irakurtzeko gaitasuna garatzeko ezinbestekoa da denak elkarrekin koordinatuta eta programatuta lan egitea. Hori dela-eta, ikastetxeko Zentroko Irakurketa Planaren zeregina zera da, eskolak irakurketari ematen dion tratua antolatu eta artikulatzea, helburu argi eta zehatzetan oinarrituta. Honakoa lortu nahi da:
- Ikasleak testuak ulertzeko eta irakurritakotik informazioa ateratzeko gai izatea.
- Literatur-testuek ematen duten gozamena ulertu, interpretatu eta gozatzeko gai izatea, irakurtzea disfrutatzeko eta denbora gustura pasatzeko beste aukera bat bihurtuz.
- Ikasleek, irakurtzeko gaitasuna hobetuta, ahozko eta idatzizko komunikazio-gaitasuna ere indartzea.
Irakurketa Planak orientabide, gomendio eta material ugari biltzen ditu, eta horretan dihardugu ikasturte hasieratik ikastetxeko IRAKURKETA PLANA eguneratuta izateko.
Irakurketaren gainean egiten den plana, hiru multzotan dago banatuta:
- Irakurtzen ikasi: Irakurtzeko gaitasuna lantzea da, irakurketaren trebezia funtzional oinarrizkoak eskuratzea. Alfabetizazioarekin eta irakurketa eraginkor errazarekin lotuta dago.
- Ikasteko irakurri: Irakurketa jakintza eta ikaskuntza lantzeko ezinbesteko jotzen du multzo horrek, nola eskolan hala eskolatik kanpo. Ikasleei irakurle on izaten lagundu nahi die batez ere, informazioa eta aurkikuntza eskurago izateko, eta jakinduria gehiago hartzeko.
- Irakurzaletasuna: Irakurtzeko ohitura hartzearen helburua zera da, ikasleei beren kasa edonolako testuak irakurtzeko ohitura hartzen laguntzea. Irakurtzeko ohitura kuriositatea pizteko bidea ere badenez, irakurtzeko zaletasuna hartzeko ez ezik, irakurketaren bidez jasotzen den jakintzaz gozatzeko ere balio du.
Elkarri josita daudenez hiru multzoak, bat hobetzen bada gainerakoak ere hobetu egiten dira: irakurtzeko ohitura hartuz gero, jakiteko, ikasteko eta ikasitakoa banatzeko irakurketa gehiago egiten da, eta erakusteko irakurketa zenbat eta gehiago eta hobeto erabili, gehiago eta hobeto garatuko da irakurtzeko ohitura.
Liburuaren Eguna
Ezaguna denez, urtero, apirilaren 23an Liburuaren Eguna ospatzen dugu, eta lerro hauek aprobetxatu nahi izan ditugu urtean zehar egindako ibilbidea labur-labur zuei azaltzeko, eta elkarlan honetan parte hartzen gonbidatzeko.
Arlo teorikoa lantzeaz gain, gure helburua adin tarte bakoitzerako egokia izan daitezkeen liburuen bildumatxo bat proposatzea litzateke (adin, gaiak etab… zehaztuz) ikasleekin batera etxeetan irakurketa sustatzeko:
Adina | Izenburua | Jorratzen duen gaia |
6 | Aintzane Usandizaga Etxe honetan Pamiela
Arnal, Txabi Kar Kardantxilo Giltza, 2018 (Tren urdina) ISBN 978-84-8378-485-3 (Askatasuna) | ELKARBIZITZA |
8 | Unai Elorriaga Erraldoiek ez dute lagunik jaten Begiko
Antxine Mendizabal Printzesa eta ergela Elkar | ELKARBIZITZA |
10 | Esti Vivanco Egun gorriak Begiko (Sexismo eta berdintasuna)
Kea airean bezala Elkar | ELKARBIZITZA |
6 | Begoña Oro Janari-biltegi magikoa SM ikasmina
| LAGUNAK |
8 | Ana Jaka Gerra zikinkeriari! Elkar
Paddy Rekalde Lapatza Elkar | LAGUNAK |
10 | Harpajolea Ibaizabal (Abentura)
Mariasun Landa Etxebeste Galtzerdi suizida Elkarlanean | LAGUNAK |
6 | Dani Martirena Cosimoren katiuskak Pamiela
Begoña Oro Rasiren aurkikuntza SM | INGURUGIROA |
8 | Batzuren artean Lur eta Amets. Euskal Herriaren historia Elkar 2015
Katixa Agirre Amaia Lapitz eta Didoren ermandade sekretua Elkar, 2013 | INGURUGIROA |
10 | Alaine Agirre Hau ez da zoo bat! Elkar (Animaliekiko zaletasuna).
Jon Eugi Animaliakeriak Erein (Animaliekiko zaletasuna). | INGURUGIROA |
Iturria Galtzagorri Elkartea
Informazio gehiago:
IRAKURGUNEA, Euskadiko Irakurketa Plana jasotzen duen web orria
Kategoria: Ikaste-irakaste
Etiketak: Día del Libro, DURANGO, Liburuaren Eguna
