Hezitzaileek 2021-2022 ikasturteari hasiera eman diote

Hezitzaileek 2021-2022 ikasturteari hasiera eman diote

Udako oporren ostean gaur ekin diote lanari San Jose Jesuitak ikastetxeko langileek. Klaustro berezia egin ohi da urtero lehenengo egunean, ideia berriei eta hausnarketari denbora eskainiz. 

Hala, aurtengo leloa izango denari lehen bultzada ematea izan klaustroaren helburu nagusia. 2021-2022 ikasturteko leloak ausartak izatera eta berrikuntzak eskuak zabalik hartzeko deia egiten du:

AUSARTU ZAITEZ

Gauza guztietan beti berri

Helburu hori kontuan izanik, eta ohitura den gisa, gonbidatu bereziak jaso ditu ikastetxeak: Amaia Arzamendi, EDUCSI-Iparraldeko Koordinatzailea; Nagore Ipiña, HUHEZIko Dekanoa; eta Miren Amuriza eta Uxue Alberdi bertsolariak.

Hezkuntza eragile, hezitzaile eta gizarteko kide moduan, egungo eta etorkizuneko erronken, kezken eta arduren inguruan hausnartzeko parada eskaini dute laurek. Ikasturtea martxan jartzerakoan ilusioa berritzeko aukera dutela hezitzaileek ere azpimarratu dute. 

Amaia Arzamendik “Berrikuntza” eta “Eragiteko hezkuntza” izan ditu hizpide. Ikastetxearen izaera eta balioak aintzat harturik, hezkuntzatik nola eragin azaldu du.

Behin erronkak eta helburuak zehaztuta, horiei erantzuteko behar diren hezitzaile motak definitu ditu Nagore Ipiñak.

Amaiera emateko ziklo bakoitzeko proiektuen berri jaso dute guztiek, eta ostean, udan zehar ikastetxean egindako obrak ikusteko aukera ere izan dute. Jarraian, zikloka elkartu dira hezitzaileak, ikasturte berriko azken xehetasunak definitzeko.

Partekatu honen bidés:

Zerikusia duten edukiak

Egon egunean, Jesuitak Durango ikastetxean gertatzen den guztia jakiteko

Gure newsletter-era harpidetu nahi duzu?

Lan egin Jesuitak Durangon

Nire curriculuma bidali