LHko lehen zikloko proiektua berritasunekin dator

LHko lehen zikloko proiektua berritasunekin dator

Udako oporrak izan dira gure Lehen Hezkuntzako Lehenengo zikloko proiektu berritzailearen hurrengo pausua martxan jartzeko momentua. 

Badira ikasturte ugari non elkarlana, talde lana, proiektuak eta lan kooperatiboko egiturak gure egunerokotasunean txertatuta ditugula. Ikasleek modu positiboan jasotzen dute ondokoarekin lan egitea eta bien artean erronkari irtenbidea lortzea.

2021-22 ikasturtea orain dela bi urte planifikatzen hasiak gara. Haur Hezkuntzan hasitako proiektuari jarraipena emateko beharra sentitzen dugu eta baita ikaslegoari arreta hobeagoa bermatu. Hori dela eta, Lehen Hezkuntzako lehenengo zikloan saioen ordutegiaren birmoldaketa bat egingo da. Baita ere, espazio berriak lagun izango ditugu oraingo bi gelak batuz eta kristalezko ateekin elkartuz. Modu honetan espazio zabalak eta txikiagoak lortuko ditugu beharrei erantzuna emateko. Ikasturte berri honetan, elkarlanean aritzeko aukera hobeagoa izango dugu baita proiektuetan ikertzaile lanetan jarraitzeko ere. 

Bestalde, ikasleek eskatzen dutenari erantzuna emateko momentua dela uste dugu ordutegiaren birmoldaketarekin. Honetan, matematika eta hizkuntzak 20 minutuko saioetan banatuko dira; berdina modu berritzaile baten lantzen jarraitzeko. Ikasleak gune bakoitzean 20 minutu egongo dira eta ondoren hauen artean txandakatuko dira. Gainera, ikasle bakoitza, bi irakasle baino gehiagok ebaluatu eta behatuko dute. Modu honetan, ikaslearekin modu zuzenagoa batean lan egiteko aukera emango da. Honen helburua ikasleen arreta, ulermenean eta motibazioan laguntzea da. 

Honez gain, ez ditugu beste irakasgaiak ahaztu behar. Hauek proiektuen bidez, teknologia berritzaileekin, espazio ugariekin eta ikasketa kooperatiboko egiturekin lantzen jarraituko ditugu. 

Etiketak:

Partekatu honen bidés:

Zerikusia duten edukiak

Egon egunean, Jesuitak Durango ikastetxean gertatzen den guztia jakiteko

Gure newsletter-era harpidetu nahi duzu?

Lan egin Jesuitak Durangon

Nire curriculuma bidali