Etorkizun handia eraikiko duen pertsona itzela zara

Lanean hasteko edo goi-mailako ikasketak egiteko prestatzea da Batxilergoaren helburua, baita helduarorako eta bizitza oso baterako prestatzea ere. Iritsi da zure etorkizuna eraikitzeko garaia! 

Matrikula zaitez
Matrikula zabalik batxilergoan

Prestatu zaitez etorkizuna eraikitzeko Jesuitak Durangon

Eusko Jaurlaritzarekin ituna duen Jesusen Lagundiaren ikastetxea gara. Giza dimentsioa, dimentsio intelektuala eta espirituala modu orekatuan uztartzen ditugu, zure bizitza proiektua garatu dezazun eta gizartearen eragile eraldatzaile izan zaitezen lortzeko.

Pertsonen zerbitzura gaude.

Euskal kulturan dugu gure sustraia. 

Hezkidetza bultzatzen dugu. 

Egungo errealitatea eraldatzeko gaitasunak garatzen ditugu. 

Ikasleen garapen osoa indartzen dugu.

Elkarbizitza sustatzen dugu. 

Durangon errotuta gaude. 

Hiritartasun eraldatzailea zabaltzen ari gara: 2030 Agenda bultzatzen dugu. 

Matrikula zaitez

Egin zure Batxilergoa Jesuitak Durangon

Lan munduaren zein Lanbide Heziketaren edo Unibertsitate graduen eskaerak ondo ezagutzen ditugu eta hauei erantzuteko prestatzen zaitugu. Jesuitak Durangon bi Batxilergo modalitate ditugu:  

Zientziak eta teknologia

Batxilergo honek bi ibilbide ditu aukeran: Osasun zientziak eta Zientzia teknologikoa. 

Giza eta gizarte zientziak 

Jeitsi Batxilergoko liburuxka

B eta D hizkuntza-ereduak

Ingelesa eta Frantsesa – Munduko hiritar izateko prestatzen zaitugu.

Digitalizazio arduratsua.

Ekintzailetza eta sorkuntza – Lan kooperatiboa indartzen dugu.

Eskolaz kanpoko jarduera aukera zabala – Instalakuntza modernoak eta kiroldegi handia dugu.

Jangelan zerbitzatzen dugun janaria gure sukaldean egiten dugu.

Laguntza eta arreta pertsonala eta akademikoa.

Boluntariotza proiektuak – Durangaldearekin inplikatuta gaude.

Metodologia berritzaileak – Gure baliabide pedagogikoak eta instalakuntzak etengabe eguneratzen ditugu.

Jesuitak Durangon aniztasuna maite dugu

Zure behar eta nahietara egokitzen dugu Batxilergoa Jesuitak Durangon: 

Unibertsitate graduko beharrezko notaren arabera, ikasgai zehatzak sendotzen ditugu, zure helburuak lortzen laguntzeko.

Zailtasunen bat izanez gero, tutoreek eta irakasleek errefortzuko orduetan lagunduko zaituzte.

Ikasleen arteko laguntza-taldeak eta ikaskuntza kooperatiboa (peer teaching eta IKKI) ere bultzatzen dugu.

Matrikula zaitez Jesuitak Durangon

Eskabideak eta agiriak aurkezteko epea zabalik dago martxoaren 27tik apirilaren 21era, biak barne*. 

* Eusko Jaurlaritzak adierazitako datak, Jaurlaritzak alda ditzakeenak.

Jesuitak Durangon matrikulatzeko bi bide dituzu:

Ikastetxean

Lan egin Jesuitak Durangon

Nire curriculuma bidali