Tutoretza Plana – Haur Hezkuntzako Orientazioa
San Jose Jesuitak Ikastetxearen hezkuntza-proiektuaren barruan dagoen Tutoretzako Ekintza Plana (TEP) eskolatze osoan ikasle guztiei zuzendutako orientazioko eta jarraipeneko ekintza multzoa antolatzen duen egitura da. Horren helburua konpetentzia orokorrak lortzea da.
Hezkuntza-orientazioa hezkuntza-jardueran txertatuta dagoen
laguntza-prozesu etengabea eta sistematikoa da.
Horren helburua ikasleek konpetentziak eskuratzen laguntzea da beren
proiektu pertsonalaz jabetzeko gaitasunak izan ditzaten.
Bizitzarako beharrezkoak diren konpetentzia horiek eskuratzeko laguntza ematea irakaskuntza-talde osoari dagokio eta, bereziki, gure ikasle bakoitzaren tutoreari.
Tutorearen funtzio nagusia, horrenbestez,
ikasleari laguntza ematea da bere ikaskuntza-prozesuan eta bizitza mailako garapenean. Era berean, ikastetxeko ikasle guztien
familiei ere laguntza emango zaie.
Tutoretzako Ekintza Planaren barruan, Haur Hezkuntzako etapan lantzen ditugun helburuak
- Eskolatze-hasieran egokitzapena eta taldean, ikasgelan eta ikastetxean ikasleen integrazioa
- Ikasle etorkinen egokitzapena eta integrazioa bultzatzea taldean eta ikasgelan.
- Hezkuntza Premia Bereziak dituzten ikasleen eskolako integrazioa eta hezkuntza-berdintasuna lortzen laguntzea.
- Ikaskuntza-prozesuaren jarraipen pertsonalizatua egitea, ikaskuntzako zailtasunen detekzio goiztiarra azpimarratuta eta horretarako neurri egokiak bultzatuta.
- Autonomiako oinarrizko ohituren garapena bultzatzea.
- Elkarbizitza bultzatzen duten balioak (erantzukizuna, errespetua, lankidetza, entzutea eta elkarrizketa) ikaskuntzako estrategien eta oinarrizko ikaskuntza instrumentalen artean.
- Sozializazioa, egokitzapena eta hezkuntza-etapen arteko trantsizioa erraztea.
- Bakearen Kultura, justizia, berdintasuna, elkartasuna eta elkarbizitzaren hobekuntza bultzatzea kulturarteko gizartean.
- Ikaslearen garapen pertsonala bultzatzea: autoestimua (autokontzeptua), sentimendu eta emozio positiboak, motibazioa eta ahalegina ondo egindako lanaren aurrean.
- Lankidetzako eta elkarlaneko loturak finkatzea gure ikastetxearen, familien eta ingurunearen artean.
- Ikaskuntza-prozesuan esku hartzen duten irakasleen koordinazioa bultzatzea eta bermatzea.