Lehen Hezkuntza

Irakaskuntza-estiloa

Irakaskuntza-estiloa

Lehen Hezkuntzako zikloetan ikasle bakoitzaren konpetentzien eta gaitasunen eboluzio natural, koherente eta mailakatua lortu nahi da, ikasle bakoitzaren premiak kontuan hartzen dituzten hurbileko irakasleekin.

Lehenengo zikloa: espazioak eta proiektuak

Ikasgelak aniztasun handiko espazio irekiak dira, eta leku berean zenbait gauza egiteko aukera ematen dute. 

Alde batetik, zenbait heziketa-gunetan lantzen ditugu gaitasunak, eta aldatuz doazen talde txikitan lan egiten dugu. Horri esker, ikasleen arreta eta motibazioa piztea eta mantentzea lortzen dugu.

Beste alde batetik, proiektuka lan egiten dugu (PBL – Project-based learning), ikaskuntza kooperatiboko egiturak erabiliz eta esperimentazio aktiboa sustatuz. 

Ikasleen hurbileko errealitatetik abiatzen gara, gure ingurunea ulertu eta errespeta dezaten.

Jarduera bereizgarritzat, 2. mailan kirol jardueren bidez garatzen dugu ikasleen autonomia eta ikaskuntza motibatzailea.

Bigarren zikloa: autonomia eta gaitasunak

Ikasleen interesetan oinarritutako jarduerak sustatzen ditugu, eta, era berean, jarraitutasuna ematen diogu lehen zikloari, proiektuka eta guneka lan eginez. 

Ebaluazioa garrantzi berezia hartzen joaten da, eta autoebaluazioa, koebaluazioa nahiz heteroebaluazioa bideratzen ditugu, ikaslearen autonomian aurrera egiteko eta taldeko lanaren garrantzia azpimarratzeko.

Gainera, arte-hezkuntza proiektuka lantzeko aukera dugu, ikasleen sormena eta gaitasunak askatasunez garatzeko.

Hirugarren zikloa: kooperazioa eta diskurtsoa

Ziklo honetan protagonismo handiagoa du ikaskuntza kooperatiboaren dinamikak, baita taldeko lanak ere. Gainera, beren beharretara egokitutako materiala sortzen dugu ikasleentzat.

Ikasturtean zehar, diziplinarteko proiektuetan parte hartzen dugu; horrelakoetan, taldeek zenbait erronka gainditu behar dituzte, erantzun eta irtenbide errealak bilatuz.

Hizkuntzek protagonismo handia dute, eta metodologia komunikatiboa eta diskurtsiboa bermatzen dugu. Teknologiaren arloan, ordenagailu pertsonalekin lan egiten dugu. Era berean, testuliburu digitalak dauzkagu, eta horrek nabarmen murrizten du familien gastua.

Microsoft Education gara, eta familiek ere erabil dezakete, etxeko hiru gailutan doan deskargatuta Microsoft Officek eskaintzen dituen tresnak (Word, Microsoft, Excel).

Lan egin Jesuitak Durangon

Nire curriculuma bidali