Ordutegi luzapena, familien beharretara egokitzeko

Ordutegi luzapena, familien beharretara egokitzeko

San Jose Jesuitak ikastetxean jakitun gara familia bakoitza bakarra dela, eta honenbestez, guztiek ez dituztela behar berdinak. 

Familien kontziliazioak garrantzia handia dauka haurren garapen integralean, eta gure ikastetxeak behar horri erantzun gura dio. 

Hala, urterik urte ikastetxeak familiei eskaintzen dien zerbitzua osatzen joan gara; jangela zerbitzua, Eskolaz Kanpoko Ekintzak, uztaileko udalekuak, Kirola Irailean, eta baita, ordutegi luzapena. 

Haur Hezkuntzako 2. zikloan eta LHn goizean eskaintzen da ordutegi luzapena, klaseak hasi aurretik, lanera edo bestelako zereginetara joan beharra duten gurasoei aukera bat eskaintzeko. Hala, neska-mutiko horiek 07:30etatik 09:00etara artean ere ikastetxean egon daitezke. Denbora horretan ekintza ezberdinak egiten dituzte liburutegian, eta bereziki gustuko dituzte mahai jolasak. 

2 urtekoen gelan ere eskaintzen da aukera hau, kasu honetan ordutegi zabalagoarekin; 07:30etik 09:00etara eta 16:20etik 18:45era.

Partekatu honen bidés:

Zerikusia duten edukiak

Egon egunean, Jesuitak Durango ikastetxean gertatzen den guztia jakiteko

Gure newsletter-era harpidetu nahi duzu?

Lan egin Jesuitak Durangon

Nire curriculuma bidali