“San Jose Jesuitak ikastetxearen Haur Hezkuntzako proiektua ikas-konpetentzien eredu”

“San Jose Jesuitak ikastetxearen Haur Hezkuntzako proiektua ikas-konpetentzien eredu”

Eva Rodríguez zuzendaria Ondoan Dot-en elkarrizketatua izan zen

DOTB.- Hezkuntza Curriculumari buruzko hausnarketa zabaltzeko helburuarekin eta konkretuki San Jose Jesuitak Haur Hezkuntzan abiapuntuan duen eraldaketa prozesua plazaratzeko helburuarekin, Eusko Jaurlaritzak eta Berritzeguneak, pasaden irailean, antolaturiko Gelatik mundura, ikas-konpetentziak ikusgai izeneko jardueretan parte hartzeko aukera izan zuen ikastetxe durangarrak.

Zentzu honetan, azken urteotan konpetentzien araberako irakaskuntzan, ikastetxearen oinarriak eta egiteko moduen xehetasunak azaldu zituen eta orain arte egindako ibilbidea. Metodologia berria ezartzeko prozesuan haurren irteera profila definitzea izan zen lehen gakoetako bat. Horrela, HUHEZI unibertsitatearekin elkarlanean marraztu zen haurrak 5 urteko gelatik irteten zirenean izatea nahi zen ikasle profila. “Amestea erraza izan daiteke baina talde moduan egin behar da. Hezitzaile talde batek bat egitea ikaslearen irteera profilan adibidez ez da erraza izan, baina etengabeko ikasketa, hobekuntza eta hausnarketa egiten ari gara”, adierazi zuen Eva Rodríguez, San Jose Jesuitak ikastetxeko zuzendariak, Ondoan Dot saioan.

Partekatu honen bidés:

Zerikusia duten edukiak

Egon egunean, Jesuitak Durango ikastetxean gertatzen den guztia jakiteko

Gure newsletter-era harpidetu nahi duzu?

Lan egin Jesuitak Durangon

Nire curriculuma bidali