Elkarbizitza-plana

Elkarbizitza Plana da gure proposamen pedagogikoa eta haren helburua elkarbizitza hobetzen eraikitzea, bideratzen ditugun ekintza guztiei koherentzia ematea eta hezkuntza-komunitate osoa harreman positiborantz inplikatzea da. Bere printzipioetan, Elkarbizitzarako Hezkuntzarekin lotutako erreferentzia jarraitua egiten da. Izan ere, oso garrantzitsua da hezkuntza-komunitateko kide guztien ongizaterako, garapen pertsonal eta sozialerako eta gure ikasleen errendimendu akademikorako. Ikastetxeko plan estrategikoan txertatuta dagoen proiektua da. Bertan daude zehaztuta haren ekintza eta helburuak. Abiapuntu gisa, bi baieztapen esanguratsu nabarmendu behar ditugu:
  • Gatazka ez da positiboa edo negatiboa. Positiboa edo negatiboa gatazkari aurre egiteko erabiltzen dugun modua izango da.
  • Gatazkei aurre egiteko gaitasuna bultzatu nahi dugu ikuspegi sortzailetik eta ez-indarkeriakotik abiatuta, honako balio hauek modu kontzientean bizituta: berdintasuna, justizia, errespetua, askatasuna eta elkartasuna.
Ikuspegi sozioafektibotik, eskolako elkarbizitzearen inguruko lanean, emozioak adieraztea eta behar bezala bideratzea elkarrekin bizitzeko beharrezko ikaskuntza dela ikasten hasiko gara. Gatazkei aurre egiteko ikaskuntzak, ezagutzak eta beharrezko abileziak garatuta, gatazkak sortzeko uneari aurre hartzen eta prebenitzen lagunduko diegu gure ikasleei. Ikuspegi beretik abiatuta, elkarbizitza-planean jasotako dinamiketan, honako bost urrats hauek ezarri ditugu:
  1. Talde bakoitzean harreman egokia bultzatzen duten aurkezpeneko eta ezagutzako dinamiken bidez, harrera-plana ezartzen dugu (ikasturteko lehen astean).
  2. Estimazioa: gure helburua pertsonak maitatuak sentitzea eta taldearekiko harremanean beren beldurrak eta segurtasun-gabeziak galtzea da.
  3. Lankidetza: lehiakortasunaren eta indibidualismoaren aurrean, konfiantzaren eta lankidetzaren moduko balioak bultzatzen saiatzen gara. Pertsona bakoitzak taldearen beharra eta balioa sentitzen saiatzen gara.
  4. Ikasleek beren zalantzak, iritziak eta sendimenduak adieraz ditzaten
  5. Gatazken erregulazioa gatazka pertsonalei eta taldekoei erantzun positiboak emateko.
Bistakoa denez,  elkarbizitzeko arauak beharrezkoak dira gure ikasleen prestakuntza integralean; izan ere, lagungarriak dira haien nortasuna izaera, harremanak izateko gaitasuna eta gainerakoekiko errespetua eratzeko garaian. Hala eta guztiz ere, gatazkak erregulatzeko teknika gisa, bitartekaritza erabiltzen dugu: horrela, konfiantzazko guneak sortu eta emozioen adierazpena ahalbide dezakegu. “Pertsona izateko” hezteko hezkuntza-proposamen gisa, Baketiken “Izan” proposamena erabiltzen dugu hobeto hezteko, bizitzeko eta elkarbizitzeko pedagogia etiko gisa. Proposamenak oinarrizko konpetentzia hauek biltzen ditu: garapen pertsonala, harremana eta elkarrekintza, adierazpena eta komunikazioa. Gure ikasleen arteko harremanetan ardura eta konpromiso berezia daukagunez, kalte egiten duten harremanak saihestu nahi ditugu. Hori dela eta, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak argitaratutako eskola jazarpenari aurre egiteko GIDA honetan jasotzen diren printzipioak eta orientabideak jarraitzen ditugu. Horrez gain, honako hau jakinarazten dugu: Haurrak eta nerabeak zaintzeko eta babesteko Eusko Jaurlaritzaren Legearen arabera (otsailaren 18ko 3/2005 Legea), ikastetxean uste bada ikasleren bat babesgabetasun-egoeran dagoela susmatzeko zantzuak daudela; hau da, uste bada ikasle horren zaintzaileek beren funtzioak betetzen ez dituztela, ikastetxeak egoera hori jakinaraziko die gizarte-zerbitzuei, legeak hala aginduta. Jakinarazpena eginez gero, horren berri emango zaio ikaslearen familiari. Hemen dauzkazue eskuragarri ikastetxeko araudiak: Elkarbizitza araudia Batxilergoko Elkarbizitza Araudia DBHko Elkarbizitza Araudia LHko Elkarbizitza Araudia           Era berean, adin txikikoen babesarekin konprometitutako ikastetxea da San Jose Jesuitak. Horregatik, ikastetxeko bizikidetza-planaren baitan, bere egiten du Jesusen Lagundiaren Espainiako probintzialak bultzatutako Jokabide-kodea; ikasleak ingurune seguru batean egon daitezela ziurtatzeko helburuarekin.

Hau ere interesekoak izan dezakezu

×