2021-2022 ikasturteko ikasketa-bekak eta laguntzak

2021-2022 ikasturteko ikasketa-bekak eta laguntzak

Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak 2021-2022 ikasturterako unibertsitatez kanpoko ikasleak eskolatzeko ikasketa-beka eta -laguntzetarako deialdia egin du. Irailaren 30era arte egin ahalko dute beka eskaera Euskal Autonomia Erkidegoko ikastetxeetako ikasleek:

  • Haur Hezkuntza (Haurreskolak Partzuergoko haurrak izan ezik)
  • Lehen Hezkuntza
  • Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza
  • Batxilergoa
  • Oinarrizko, erdi-mailako eta goi-mailako Lanbide Heziketa
  • Musika eta Dantzako ikasketa oinarrizkoak eta profesionalak
  • Arte Plastikoak eta Diseinua: Heziketa Zikloak
  • Kirol-irakaskuntzak.
  • Hizkuntzako Ikasketak

San Jose Jesuitak ikastetxean irailaren 1etik aurrera jasoko dira eskaerak.

2020-2021 ikasturtean beka jaso zuten ikasleak:
2020-2021 ikasturtean beka eskatu bazenuen, datuak aurretik grabatuta dituen eskabide-orria lortuko duzu, eta nahiz eta sinadura elektronikoa ez izan, eskabidea balioztatu eta internetez aurkeztu ahal izango duzu, eskabide-orrian agertzen den egiaztatze-kodea erabiliz. Dokumentazio gehigarria behar izanez gero, eskaneatuta erantsi ahal duzu eskabide-orrian, edo ikastetxean aurkeztu.

Eskatzaile berriak:
2020-2021 ikasturtean bekarik eskatu ez baduzu, eta sinadura elektronikoa izanez gero, eskabidea internetez aurkeztu ahal duzu. Dokumentazioa erantsi ahal duzu eskaneatuta, eskabide-orrian. Sinadura elektronikorik ez baduzu, eskabide-orria modu telematikoz bete, inprimatu eta izenpetu egin behar duzu. Gero, behar diren dokumentuekin, ikastetxean aurkeztu eskabide-orri hori.

Eskabide-orria online zein ikastetxean dago eskuragarri.

Informazio gehiago HEMEN.

Partekatu honen bidés:

Zerikusia duten edukiak

Gu be zuek gara

Gu be zuek gara

Maiatzaren 12an 'Gu be zuek gara' jaurdunaldia aurrera eramango dugu. Helburua herri guztiaren inplikazioa bilatzea da eta minbiziaren aurrean batasuna erakustea.

Jarraitu irakurtzen

Egon egunean, Jesuitak Durango ikastetxean gertatzen den guztia jakiteko

Gure newsletter-era harpidetu nahi duzu?

Lan egin Jesuitak Durangon

Nire curriculuma bidali