2021-2022 ikasturterako Kontingentzia Plana

2021-2022 ikasturterako Kontingentzia Plana

Familia estimatuak,

Uztailean ikasturte berri honetarako Kontingentzia Plana bidali genizuen.  Bertan dagoen informazioak  aldaketarik  eskatzen ez duen arren, momentu honetan, kurtsoari hasiera emateko eguna heltzear dugula, Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Sailak argitaratu duen azken protokoloaren harira (2021-08) ondorengo ideiak eta jarraibideak azpimarratu nahi ditugu:

  • Ikastetxeak Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza eta Osasun Sailak emandako orientabideak jarraituz eta lehenetsiz beharrezko antolaketa-neurriak ezarri ditu.
  • Kasu positiboen eta konfinamenduen kudeaketa ikastetxeko Zuzendaritzak koordinatuko du, COVID arduradunarekin eta dagokion ESIko erreferentziazko pertsonarekin batera, beti ere Osasun Sailaren Protokoloa eta irizpideak jarraituz.

Esandako guztia kontutan hartuko duzuelakoan eta Hezkuntza Elkarte osoaren artean segurtasuna bermatzeko neurriak zainduz ikasturteari eusteko gai izango garen itxaropenarekin agurtzen zaituztegu.

Agur bero bat:

Zuzendaritza Taldea eta COVID-19 batzordea

Partekatu honen bidés:

Zerikusia duten edukiak

Gu be zuek gara

Gu be zuek gara

Maiatzaren 12an 'Gu be zuek gara' jaurdunaldia aurrera eramango dugu. Helburua herri guztiaren inplikazioa bilatzea da eta minbiziaren aurrean batasuna erakustea.

Jarraitu irakurtzen

Egon egunean, Jesuitak Durango ikastetxean gertatzen den guztia jakiteko

Gure newsletter-era harpidetu nahi duzu?

Lan egin Jesuitak Durangon

Nire curriculuma bidali