2022ko Udako Ekintzak

2022ko udan, ekaina eta uztailean, Eskolaz Kanpoko Ekintzetatik eta Pastoraltzatik ondorengo ekintza hauek eskaintzen dizkio ikastetxeak ikaslegoari

Hurrengo lotura honetan Udako Ekintzen inguruko informazio guztia duzue.

Informazio Liburuxka: Udako Ekintzak 2022

Izena emateko datak eta kopuruak:

  • Lagunekin Hazten eta Udan Kirola (HH3-LH4):Martxoaren 28tik ekainaren 1era.
  • Summer Camp (LH5-LH6): Martxoaren 28tik ekainaren 1era.
  • Oronoz-Mugaire (LH4-LH5): Martxoaren 28tik apirilaren 4ra. Plaza kopurua 38. (Zozketa apirilaren 5ean, eskaera eskaintza baino handiagoa izanez)
  • Arizkun (LH6-DBH1-DBH2): Martxoaren 28tik apirilaren 4ra. Plaza kopurua 60. (Zozketa apirilaren 5ean, eskaera eskaintza baino handiagoa izanez)
  • Bidea (DBH3-DBH4): Martxoaren 28tik apirilaren 4ra. Plaza kopurua 30. (Zozketa apirilaren 5ean, eskaera eskaintza baino handiagoa izanez)


LAGUNEKIN HAZTEN eta UDAN KIROLA (Euskaraz):

Kirola aisialdirako osasungarria eta harremanak sustatzeko, gozatzeko eta lantzeko ekintza izanik, kirola euskaraz gozatu eta landu nahi dugu Udan Kirola udaleku honetan.

Jolas kooperatiboak, talde kirolak, jokoak, bizikletan irteerak, herri kirolak, igerilekura irteerak,… egingo ditugu udalekuak dituen helburuak lortzeko.

Aldi berean, uda garai honetan, laneko eta familiako bizitza kontziliatzeko aukera bat da. Umeak goizeko 8:30-etatik 13:30etara (15:00etara jantokian geldituz gero) udalekuaz gozatuz egongo dira.

  • Haur Hezkuntza 3 urtetik eta Lehen Hezkuntzako 4.mailaraino ikasle guztientzat.
  • Tokia:San Jose Jesuitak Ikastetxean eta Durangon.
  • Datak:Ekainaren 22tik Uztailaren 22ra (1, 2, 3, 4 edo 5 txandetan eman dezakezu izena)
  • Begiraleak:Irakasleak edo magisteritzako ikasleak, eta aisialdi/kiroletako begirale titulodunak. Euskaldunak eta ingelesa menperatzen dutenak.
  • Ordutegia: Astelehenetik ostiralera 8:30-etatik 13:30etara.
  • Zerbitzu osagarriak:Ordutegi luzapena 07:30etatik 08:30etara eta jantoki zerbitzua 13:30etatik 15:00etara (aukeran)
Guraso Batzarra: Ekainean (eguna zehazteke)



SUMMER CAMP (Ingeleraz):

LH5. Eta 6. Mailako ikasleentzat.

Argitu enigmak eta deszifratu gure escape room, Erronken bidez ingelesa ikastera animatzen zaitugu. Jarri zure sormena martxan! Munduan zehar bidaiatuko dugu

Ingelerak eta aisialdiak bat egingo dute. ANIMATU ZAITEZ!!

  • Lehen Hezkuntzako 5. Eta 6. .mailako ikasleentzat
  • Tokia: San Jose Jesuitak Ikastetxean eta Durangon.
  • Datak: Ekainaren 27tik Uztailaren 22ra (1, 2, 3 edo 4 txandetan eman dezakezu izena)
  • Begiraleak: ingelezkoak eta bertakoak
  • Ordutegia: Astelehenetik ostiralera 8:45-etatik 13:00etara.
  • Zerbitzu osagarriak: Ordutegi luzapena 07:30etatik 08:45etara eta jantoki zerbitzua 13:00etatik 15:00etara (aukeran)
  • Guraso Batzarra: Ekainean (eguna zehazteke)


ORONOZ-MUGAIRE:

LHko 4. eta 5. mailako ikasleentzako udalekuak. “Oronoz-Mugaire” ikasturtean zehar eskaintzen dugun hezkuntzaren jarraipena izatea nahi dugu, baloreetan oinarriturik. Honek, gainontzeko esperientzietatik bereizten gaitu.

  • LH4 eta LH5-eko ikasleentzat.
  • Tokia: Oronoz-Mugaire (Nafarroa)
  • Datak: Ekainaren 27tik uztailaren 2ra
  • Begiraleak: Arrupe taldeko aisialdi titulodun monitoreekin eta ikastetxeko irakasleekin.
  • Guraso Batzarra: Maiatzaren 12an. Arrupe Aretoan. 18:00etan


ARIZKUN:

Ikasle guztiontzat uda, ondo pasatzeko eta hainbat ekintza desberdin egiteko momentua izaten da. Liburuak, irakasleak, azterketak, ikasi beharra… alde batera utzi eta lagunekin ondo pasatzeko, naturaz, herriaz eta kulturaz gozatzeko, disfrutatzeko… momentua iritsi da.

Zuentzat ahaztu ezinezko esperientzia bat proposatzera gatoz.

Hainbat momentu on biziko dituzue: mendi irteerak, gurasoen eguna, tailerrak, jokoak,…

Ezin duzue aukera hau galdu!!!

Animatu zaitezte!! Zuen zain gaude!!!!!

  • LH6, DBH 1.-2. mailako ikasleentzat.
  • Tokia: Arizkun (Nafarroa)
  • Datak: Uztailaren 1etik 10era
  • Begiraleak: Arrupe taldeko aisialdi titulodun monitoreekin eta ikastetxeko irakasleekin.
  • Guraso Batzarra: Maiatzaren 10ean. Arrupe Aretoan. 18:00etan


BIDEA:

Naturaz, kirolaz eta kulturaz gozatzeaz aparte, sorpresaz beteriko bidean Jaungoikoarekin eta geure buruarekin aurkitzeko parada izan nahi baduzu, animatu zaitez.

  • DBH 3.-4. mailako ikasleentzat.
  • Datak: Ekainaren 29tik uztailaren 7ra
  • Begiraleak: Arrupe taldeko aisialdi titulodun monitoreekin eta ikastetxeko irakasleekin.
  • Guraso Batzarra: Maiatzaren 11n. Arrupe Aretoan. 18:00etan

Kategoria:

Etiketak: ,

Gure newsletter-era harpidetu nahi duzu?


egitasmo estrategikoa


Lotura duten berriak


×