500 neska-mutiko ari dira Eskolaz Kanpoko Ekintzetan

Askotariko Eskolaz Kanpoko Ekintzak eskaintzen ditu Jesuitak Durango ikastetxeak, eta gainera, urtero egiten da saiakera aukera berriak eskaintzeko. 

Aukera zabal horren baitan 318 haur ari dira kirol jardueretan parte hartzen, 183 kultura edo beste arlo batzuetakoetan eta 70 hizkuntzetan (Mondragon Linguaren bidez). Hau batzuk hainbat ekintzetan parte-hartzeko hautua ere egin dute. 

Ikastetxeak hezkuntza akademikotik haratago doan espazioa izan nahi du ikasle zein familientzako eta EKEk helburu horri erantzuten dio. Ikasleek barneratzen dituzten ezagutza eta esperientziez gain, kontziliazioari bidea irekitzen diote jarduera horiek, familiak ere patioan egoten dira batzuetan jarduera bertatik bertara ikusten, neska-mutikoek beraien harremanak zabaltzen dituzte…


Bereziki eguerdiko jarduerek eta HHtik LH 6. mailara artekoek dute arrakasta handiena. Arlo horretan, ikastetxeak saiakera berezia egiten du ordutegiak antolatzeko eta ahal den neurrian jardueren arteko talkak ekiditeko. 

San Jose Jesuitak ikastetxea leku pribilegiatuan dago kokatuta eta espazio zabalak dauzka. Horri esker, ikastetxeko espazio ezberdinetan egiten dira ekintzak: futbol zelaia, saskibaloi kantxa, eskubaloi zelaiak, gimnasioa, adierazpen gelak eta pintura gela. 

Boluntarioek ere garrantzia handia daukate ekintza hauetan. Hala, kirol begirale asko boluntarioak dira; ikastetxeko DBHko eta batxilergoko ikasleak dira zerbitzu hori eskaintzen dutenak. 

Askoren kasuan, beraiek umeak zirela beste boluntario baten laguntza jaso zuten, eta orain, urte batzuk beranduago, boluntario rola hartzeko aukera egiten dute; jasotakoa itzuliz eta boluntariotza zikloari jarraipena emanez.


Kategoria:

Etiketak: , ,

Gure newsletter-era harpidetu nahi duzu?


egitasmo estrategikoa


Lotura duten berriak


×