APYMAren ongi etorria

Pandemiaren bilakaera hoberantz doala zabaltzen den honetan, ikasturte berria hasia dugu.

Hainbeste faltan bota dugun jolastokiko giroa berreskuratu nahi dugu, jolas-kirol jarduerak normaltasun gehiagorekin gozatuz eta nola ez, ikasleen arteko eta familien arteko interakzioak handiagotuz. Aurreko normaltasuna berreskuratzeko bidean gaude, ez dezagun ahaztu ezarritako protokoloak errespetatzen jarraitzea.

Guraso elkartetik ILUSIOZ BETETA, indar berriz, indar biziz, eman nahi diogu hasiera kurtso berri honi. Laster familiei aurkeztuko dizkizuegu kurtso bukaeran inkestaren bidez jaso genituen ekarpenak, iritziak eta ideia berriak. Mila esker guztioi zuen laguntzagatik. Guraso Elkarteko PROIEKTU BERRIA ekarpen horietan oinarrituko dugu, eta hurrengo batzar orokorrean azalduko da zuen onarpenerako.

Urte honetan zehar ahalegin berezia egingo dugu Guraso Elkartea zer den azaltzeko, bere funtzionamendua, bere proiektu berria, nola hartu dezakezuen parte (noizbehinkako parte-hartze batez edota  konpromiso handiago batez), zein ekintzetan lagundu dezakezuen eta zein proposamen edo iradokizun bideratu ditzakezuen Guraso Elkartearen bitartez.

Guzti honen helburua, gure ikastetxearen hezkuntza proiektua aberastea da, ikastetxearen egunerokotasunean presente egonez eta parte hartuz.

Behar zaitugu.

Guraso Elkartea

Kategoria:

Etiketak:

Gure newsletter-era harpidetu nahi duzu?


egitasmo estrategikoa


Lotura duten berriak


×