Bakea gure eskuetan

Bakea gure eskuetan

Urtarrilaren 30a Bakearen Eguna izan zen eta egun horri dagokion garrantzia emateko egun berezia ospatu genuen ikastetxean joan den ostiralean.

Zergatik Bakearen Eguna?

Bakearen erantzukizuna beti besteengan jartzen dugu: gure herrian arazoren bat dagoenean, gure agintariek konpondu behar duten zerbait da; egoera injustu batean gaudenean, epaileek dira lege berriak ezarri behar dituztenak; etxean arazo bat dagoenean gurasoak dira zerbait egin behar dutenak, ikastetxean edo gelan gauzak ondo ez daudenean irakasleak dira konpondu behar dutenak; gure lagunekin haserretzen bagara, nire laguna izaten da haserrearen errudun. Askotan horrela jokatzen dugu. Inguruan gertatzen denaren erantzukizuna besteei helaraziz. Baina gure inguruan ematen diren egoeretan, jarreretan, giroan, arazoetan, gatazketan… gauza asko gure esku egoten dira. Eta gainera, norbanakoaren erantzukizuna da jabetzea gure esku dagoen horretaz eta era aktiboan bakearen alde jokatzea.

Eta nola jokatu bakearen alde? Asisko Frantziskok otoitz famatua erabil dezakegu gida moduan galdera honi erantzuteko. Otoitzak ondo baino hobeto azaltzen du BAKEA GURE ESKUETAN DAGOELA.

Jauna, egin gaitzazu zure bakearen zerbitzari.

Gorrotoa nagusi den lekuan, guk maitasuna jar dezagula,

Iraina nagusi den lekuan, barkamena jar dezagula

haserrea nagusi den lekuan, batasuna jar dezagula,

gezurra nagusi den lekuan, egia jar dezagula,

zalantza nagusi den lekuan, sinesmena jar dezagula,

etsipena nagusi den lekuan, itxaropena jar dezagula,

ilunpea nagusi den lekuan, argia jar dezagula,

tristura nagusi den lekuan, poztasuna jar dezagula.

Gure jokabide izan dadila, Jauna,

ez gu poztuak izatea, poztu dezagula baizik,

ez gu onartuak izatea, onar dezagula baizik,

ez gu maitatuak izatea, maita dezagula baizik.

Izan ere, Zuk erakutsi diguzu,

ematea dela, hartzaile izateko bide;

norberaz ahaztea dela, nork bere burua aurkitzeko bide;

barkatzea dela, barkamena iristeko bide;

eta hiltzea dela guretzat, betiko bizitzara iristeko bide.

Haur Hezkuntza

Lehen Hezkuntza

DBH

Batxilergoa

Partekatu honen bidés:

Zerikusia duten edukiak

Gu be zuek gara

Gu be zuek gara

Maiatzaren 12an 'Gu be zuek gara' jaurdunaldia aurrera eramango dugu. Helburua herri guztiaren inplikazioa bilatzea da eta minbiziaren aurrean batasuna erakustea.

Jarraitu irakurtzen

Egon egunean, Jesuitak Durango ikastetxean gertatzen den guztia jakiteko

Gure newsletter-era harpidetu nahi duzu?

Lan egin Jesuitak Durangon

Nire curriculuma bidali